SANSE 2-1 BARAKALDO

Sentsazio onak

Vídeo

Sansek bi eta bat irabazi dio Barakaldori gaur arratsaldean Zubietan jokatu den lagunartekoan, Neurketak denboraldi berriari begira fintzen jarraitzeko balio izan du. Txuri-urdinak nagusi izan dira lehen zatian eta, lehen aukera arriskutsuan, markagailuan aurrea hartzea lortu dute. Lobetek, buruz, bikain errematatu du ezkerretik egindako erdiraketa bat. Gipuzkoarrek nagusi izaten jarraitu dute bigarren golaren bila eta, bizkaitarren iritsiera bakanetako batean Iriondok, buruz baita ere, partida berdindu du atsedenaldia iritsi baino lehen.

Norgehiagokaren joera berdina izan da aldageletatik igaro ostean, Sanse nagusi izaten eta aurkariaren areara arriskuarekin iritsiz, baina lehen zatian baino indar gutxiagorekin. Horietako batean iritsi da bigarren eta behin betiko gol txuri-urdina, Aldasorok lortu duena, klasez definitu eta gero jokaldi polit bat area barruan. Oso sentsazio onak utzi dituzte gipuzkoarrek udako test honetan, denboraldia hasi eta hilabete eskasera. Gure filialak datorren asteazkenean Urritxen Amorebietaren aurka jokatuko du lagunarteko berri bat.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Ayesa, Petxarroman, Aranbarri, Ezkurdia, Recio, Olasagasti, Veiga, Alkain, Martin, Garrido eta Lobete. Marrero, Aldasoro, Martinez Losa, Sukia, Gabilondo, Galarreta, Turrientes, Zoilo, Djouahra eta Kortajarenak ere jokatu dute.

Barakaldo: Rabanillo, Zorrilla, J. Lopez, M. Martinez, Oteo, Guerrero, Doncel, Seguin, Abando, Estrada eta Iriondo. Oleaga, Mota, Picon, Gandara, Aparicio, Urkiza, Goñi, Bengoetxea, Ribeiro, Vargas, Igarki eta Obolskik ere jokatu dute.

Golak: 1-0: Lobete, min. 9; 1-1: Iriondo, min. 40; 2-1: Aldasoro, min. 70

Epailea: Rezola Etxeberria. Txartel horia erakutsi die etxeko Ezkurdiari eta kanpoko Apariciori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!