AMETS BAT

Taldearekin bat

Vídeo

Zubieta kolore eta ilusioz bete da Amets Bateko umeekin. Goizean Hernaniko Urumea Ikastola eta Errenteriko Telleri Alde Ikastetxea eta Egiluze Ikastetxeko 161 txikik gozatu ederra hartu dute Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen programa sozial eta hezitzaile honekin.

Orain dela zenbait denboralditik hona ohikoa den bezala, txikiek Zubietan goiz polit bat pasa dute. Instalazio txuri-urdinak ezagutu dituzte, gure historia hobeto ezagutu dute, elikadura ohitura onei buruz hitz egin zaie, kirola egingo dute, mutilen taldeko entrenamendua ikusi dute eta une atsegina pasa dute David Zurutuza eta Diego Llorente jokalariekin. Ondoren, Real Sociedad Fundazioaren babesle den Donostiako Aquariumera joango dira, eta bertan eguna borobilduko dute. Ekintza larunbatean itxiko da Reale Arenan Valencia CFren aurka jokatuko den partidarekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!