‘Udara Realarekin’ amaitu da beste parte-hartze errekor berri batekin. Gero eta txiki gehiagok erabakitzen dute uda Realarekin pasatzea. Hortaz, Real Sociedad Fundazioak antolatzen duen ekintza hau hobetzen da urtero. Uda honetan, ‘Udara Realarekin’ osatzen duten hiru jardueren artean (Campus RS, RS Nesken Campusa eta RS Udalekuak), 800 neska-mutil inguruk bikain pasatu dute familia txuri urdinarekin.
Lagun berriak egiteaz gain, RS metodologiako hainbat balore ezberdin ikasi ahal izan dituzte; tartean, kiroltasuna, taldeko lana eta esfortzua. Dena gure monitoreei esker. Elkarrekin momentu ahaztezinak bizitzeaz gain, kirol ugari egin dituzte.
‘Udara Realarekin’ urtero-urtero oihartzun handiagoa dauka. Haren isla ume askoren jatorria da. Ez dira soilik etorri Gipuzkoatik, Nafarroatik, Aragoitik, Bizkaitik edo Kataluniatik, Kantabriatik, baita Mexikotik edo Estatu Batuetatik ere. Dudarik gabe, ekintza honek realzaleen harremanak estutzen ditu. Datorren udara arte!