RC POLO 1-1 REAL SOCIEDAD

Urrezko puntua

Belar hockeyko gure taldeak urrezko puntu bat lortu du RC Poloren aurka bana berdinduta denboraldiko irteera zailenetako batean. Txuri-urdinek, emaitza honi esker, azken bi jardunaldi hauetan gertatzen dena gertatzen dela, play-outa jokatzea saihestuko dute.

Gipuzkoarrek oso ondo hasi dute partida, honen pisua eramanez eta aukerak sortuz. Gola, aldiz, Xantal Gineren bitartez egin dute etxekoek, bigarren laurdena hasi eta gutxira. Ivan Llorenteren neskek sufritu egin behar izan dute, eta katalanei eutsi behar izan diete, baina sendo mantendu dira, eta, amaierarako hamar minuturen faltan, Lucia Casadok merezimenduzko berdinketa lortu du penalti-korner bati esker. Puntu bikaina lortu dute txuri urdinek azken bi jardunaldi hauetan lasaitasun handiarekin jokatzeko. Bi aste barru Bera Beran Club de Campo hartuko du, ligako talderik onena. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!