REAL SOCIEDAD - ATHLETIC CLUB (IGANDEA, 12:00 RSTV)

Urtea garaipenarekin hasi

Realak Athletic Club hartuko du igande honetan Reale Arenan. Beste derbi batekin ekingo diote urte berri honi txuri-urdinek. Natalia Arroyoren neskek lehen itzuli bikaina egin dute eta sailkapeneko bigarren postuan daude. Realak lehen itzuliko azken bi partidak irabaztetik datoz, SD Eibar eta Deportivo Alavesen aurka. Txuri-urdinek garaipenarekin ekin nahi diote urte berri honi eta hirugarren derbia irabazi nahi dute. Athletic Club bosgarren postuan dago sailkapenean, 23 punturekin. Realak bolada ezin hobe honi jarraipena eman nahi dio. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da Real Sociedad TVn. Hasi dezagun ondo urtea. Aurrera Reala!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!