KICK COVID FIFA 20 (LARUNBATA ETA IGANDEA)

Welcome to my team, Allie

Allie Longek Realarekin jokatuko du asteburu honetan. Emakumezkoen futbolaren izar handienetako batek gure koloreak defendatuko ditu 'Kick Covid Fifa 20'an. Besteak beste, LaLigak antolatutako online txapelketa honetan, Lehen Mailako zortzi klubek hartuko dute parte, Estatu Batuetako izen handiko kirolariekin batera. Alexander Isak izango du taldekide bihar arratsaldean hasiko den binakako lehia deigarri honetan.

LaLiga North America, Uninterrupted eta Women 's International Champions Cups-ek, LaLiga eta Estatu Batuetako NBA, NFL eta National Women's Soccer Leagueko (NWSL) izarrak biltzea lortu dute txapelketa honetan. Lehiaketak Feeding America GKErako dirua biltzea helburu du koronabirusaren eraginari aurre egiteko. Estatu Batuetako kirolari ospetsuek LaLigako izarrekin batera jokatuko duten lehen ekitaldia da.

Aukeratutako izarretako bat Alexander Isak izan da, orain dela gutxi lehen taldearen arteko txapelketan MVP izanedatutakoa. Aurrelari suediarrak PlayStationean bere trebetasuna baieztatu beharko du nazioarteko txapelketa honetan, non kirol munduko kirolari ezagunak egongo dira. Eta haren ondoan Allie Long, Estatu Baruetako emakumezkoen futboleko izar handienetako bat.

Kanporaketak eta baterako puntuazioa

Kick COVID txapelketak bi egun iraungo du, eta bi lagunez osatutako zortzi taldetako modalitatean egingo da. Talde bakoitza LaLigako jokalari batek eta NFL, NBA edo NWSLko beste jokalari batek osatuko dute, gure kasuan Allie Long. Hiru kanporaketa izango dira eta talde bakoitzak 12 minutuko bi partida jokatuko ditu.

Zuzeneko emanaldia

Txapelketa LaLigako Twitch kanalaren bidez jarraitu ahal izango da, beste sare sozialen bidez gain. Gainera, konfinamendu denboran edukia emateko asmoz sortutako Laliga.com-en landing berrian ikusi ahal izango da (https://www.laliga.com/en-ES/stayhome).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!