T Game

Zaletasunetik lanbidera

Ander Hipolitok (anderhipo15), Realeko FIFAko jokalariak, bere esperientzia kontatu ahal izan zuen joan den astean Tabakaleran, garatutako T Game zikloan. eSport-en munduari buruzko gai desberdinak ikusi ziren. Bideo-jokoen munduaren garapena errealitate bat da, profesionalizaziorako espazio eta profil berriak sortzen ari dena.

Donostiarra talde txuri-urdineko FIFAko jokalaria izan da aurten eLaLiga Santander txapelketan YerayZR-rekin batera. Hipolitok bere esperientzia azaldu zuen draftetik hasita fase erregularrean lehiatu arte. Realeko teknologia arloko Jon Ercillak ere parte hartu zuen, azken urteetan klubak eSports-etan izan duen jarduna kontatuz eta etorkizunean eman nahi diren pausuak azalduz. Honen harira, joan den asteburuan, adibidez, e-Reala Cup ekimenaren lehen edizioa antolatu zen.

Proiektua

T Game Tabakaleraren proiektu bat da, bideo-jokoek eta beren eratorriek gure gizartean duten presentziari ikuspegi eta jarduera oso ezberdinetatik helduko diona. Gure gamerraren hitzaldiak amaiera eman zion martxoan hasitako edizio honi, hainbat tailer, hitzaldi eta erakusketa antolatu ondoren.



Argazkia: Tabakalera

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!