KORNER: ZERGATIK FUTBOLA?

Futbolaren ikuspegi ezberdina

Vídeo

Zergatik iritsi da futbola hain itzal handiko fenomeno soziala izatera? Zeintzuk dira mundu osoan duen arrakastaren atzean dauden arrazoiak? Zer du futbolak beste kirolek ez bezala gu hainbeste erakartzeko? Arratsalde honetan “Zergatik Futbola?” ekintzaren solasaldia ospatu da Bernardo Atxaga, Anari eta Andoni Egañaren artean, Maddalen Marzol moderatzaile bezala izanda. Solasaldia Ernest Lluch kultur etxean izan da.

Protagonistek Korner Festibalean, kultura eta futbola elkartzen dituen festibalean, parte hartu duten futbola zaleentzat eta beraientzat zer den azaltzen. Futbola hamaika hamaikaren aurkako kirola baino askoz gehiago bilakatu da. Gainera, solasaldian kulturaren eta futbolaren bideak gurutzatu dira eta futbola gaur egungo kultura eta sozial egoera ezberdinekin lotu dituzte. Protagonistek futbola bere lanarekin erlazionatu dute.

Bernardo Atxagak futbola "sentimendua" dela aipatu du eta "bihotzak sentimendu hori asko bizitzen duela adierazi du. Anarik, bestalde, futbola gustuko duela esan du eta txikitan atezain postuan jokatzen zuela gogoratu du: "Nire anaiarekin hasi nintzen jolasten eta eskolan atezaina nintzen". Azkenik, Andoni Egañak futbolaren alde irrazionalari buruz hitz egin du: "Futbolak alde irrazional handia du zaleengan, batez ere zure taldearen emaitzaren arabera, niregan baita ere".

Arratsalde polita izan da Ernest Lluch kultur etxean. Zaleek, futbola eta kulturaren ikuspuntu ezberdinak ezagutzeaz gain, solasandian parte hartu dute protagonistei galdera ezberdinak egiten.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!