REALZALE PROGRAMA

Zure puntuek erabilera bat baino gehiago edukiko dute

Realzale Programaren urteko bigarren itxiera egiteko unea helduko da laster, eta horri esker familia txuri-urdinak bere bazkide kuota merkeago izatea lortu dezake. 2019ko urtarrilaren erdialdean egingo da hurrengo itxiera; beraz, Realzale Programari lotutako marketan puntuak metatzeko azken hilean gaude. Urtarrilaren hasieran lortzen diren puntuak 2020ko ekitaldian zenbatuko dira jada.

Programa hobetuz doa zugatik eta zuretzat eta, horregatik, bigarren itxiera honetan gure zaleei ondo etorriko zaien beste nobedade bat aktibatuko da.  Orain arte, zure puntu guztiek erabilera bakarra zuten, dela bazkide kuotatik deskontatzeko, dela familiako norbaiti oparitzeko, dela bazkide egiteko… Datozen egunetan, erabilera askokoa kontzeptua estreinatuko da, hau da, zure puntuak nahi duzun moduan banatu ahal izango dituzu hainbat erabileraren artean. Zure puntuen portzentaje bat zure kuotarako, beste portzentaje bat senide batentzat edo lagun batentzat, …

Non aukera dezaket nire puntuen erabilera? 

- Web (behin izena emanda): Area pribatua / Realzale Programa atala / Puntuen kudeaketa. 
Klika ezazu HEMEN zure area pribatuan sartzeko.

- Realzale App-a (behin izena emanda): Realzale atala / Puntuen kudeaketa. 

Klika ezazu HEMEN Realzale App-a deskargatzeko.

425.000 puntu baino gehiago

Realzale Programa abiarazi zenetik urte eta zerbait gehiago igaro eta gero, jada 12.400 pertsona baino gehiago dira Realzale Programaren gure marketan (RS Shop, Super Amara, BM Supermerkatuak, Repsol, Halcon Viajes, Vasa, Reale, IMQ eta El Diario Vasco, zeina berriki sartu baita Programan) erosteari probetxua ateratzen diotenak. Une honetan jada 425.000 puntu eskuratu dira gure bazkide, akziodun, RS Fan eta Realzale Programaren figura berezia den RS Lagun diren guztien artean. Erabaki al duzu zer egin zure puntuekin?

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!