Kilometro Txuri-Urdinak

Zuri esker batu eta batu ari gara

Vídeo

Real Sociedad Fundazioak jada sei urte daramatza Gipuzkoako Gurutze Gorriaren “Haien eskubideak jokoan” izeneko kanpainan parte hartzen, ahalik eta jostailu gehien biltzen laguntzen, Gabonetan, haurrak oparirik gabe gera ez daitezen, beraien famili egoera edozein dela ere.

Aurten dena aldatu da eta zaleek ezin izan dituzte jostailuak Reale Arenan entregatu, partida baten aurretikoan. Hori bai, Gurutze Gorriak hainbat gune prestatu zituen Gipuzkoa osoan, nahi zutenek jostailuak entregatu ahal izateko. Jostailuak entregatzeko epea bukatu da, eta asko izan zarete zuen hondar aletxoa jarri duzuenok.

Gainera, urte berezi honetan, irailean, klubaren 111. urteurrenarekin bat etorrita, Realak Kilometro Txuri Urdinak izeneko ekimena abian jarri zuen Pancracio, Pastoret eta Anoray Gourmetekin batera. Ekimen horri esker, zaleek kilometroak batu ahal izan dituzte, oinez, korrika edo bizikletan, 111 egunetan eta 111ra iristen saituta. 111 kilometro guztion artean. Lortutako kilometro bakoitzagatik dirua bildu da eta diru horrekin jostailuak erosi dira. Jostailuak Gipuzkoako Gurutze Gorriari eman zaizkio. Lortutakoarekin, jostailuetako asko Falomir fabrikatzaileari erosi zitzaizkion, eta fabrikatzaileak berak %11 gehiago jarri du ekarpen gisa.

Eskerrik asko egin duzuen ahalegin guztiagatik.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!