Ikasi Bizi

CAMPUS RS

Izen-emateak hemen

Aurten ere Real Sociedad Fundazioak bere udako campusa ospatuko du. Txikienei zuzendutako jarduera. Bertan, multikirola sustatzen da eta, guztiaren gainetik, errespetua, talde-lana, autonomia, erantzukizuna eta abar bezalako balioak landu nahi ditugu.

Urtero bezala, kirol-arloan eta pedagogian espezializatutako profesional talde bat izango dugu, gure haurrek Realarekin ikas dezaten eta une onez beteriko egunez goza dezaten.

  • 2012 eta 2015 artean jaiotako neska-mutilak, biak barne.
  • Plaza mugatuak. Hauek notario aurrean esleituko dira zozketa baten bitartez.
  • Izen-emateak taldean egin ahal izango dira (gehienez 4 pertsona talde bakoitzeko).
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara.
  • Kategoria mistoak.
  • Adinaren arabera osatutako taldeak.
  • Atezainentzako talde espezifikoa.
  • RS Metodologia.
  • Multikirola.
  • Tituludun eta esperientzia handiko entrenatzaile eta begiraleak.
  • Autobusa Reale Arenatik Zubietara zuzenean (joan-etorri).
  • Neska-mutilek beraien kirol-arropa eraman beharko dute (Realekoa izanez gero, askoz hobe).
  • Izen-ematea: Apirilaren 29tik maiatzaren 5era, biak barne.
  • Campusean parte hartuko dutenen hautaketa zozketa bidez egingo da, izen-emandakoen artean. Zozketa hau maiatzaren 7an egingo da notario aurrean.
  • Ekainaren 24tik, astelehena, ekainaren 28ra arte, ostirala, biak barne.
  • Uztailaren 1etik, astelehena, uztailaren 5era arte, ostirala, biak barne
  • Uztailaren 8tik, astelehena, uztailaren 12ra arte, ostirala, biak barne.
  • Uztailaren 15etik, astelehena, uztailaren 19ra arte, ostirala, biak barne.
  • Uztailaren 22tik, astelehena, uztailaren 26ra arte, ostirala, biak barne. (osteguna 25 jai)

Realeko bazkideak, RS Fanak edota errepikatzaileak diren neska-mutilak.

  • Aste bat: 115€ neska/mutila.
  • Uztailak 22-26ko astea: 95€ neska/mutila. .

Gainerakoak.

  • 1 Astea: 130€ neska/mutila.
  • Uztailak 22-26ko astea: 110€ neska/mutila.

Deskontua: 2. eta 3. anai-arreben kasuan, %25eko deskontua izango du bakoitzak.

Oparia: Lehenengo egunean neska-mutil guztiek Realaren opari batzuk jasoko dituzte.

Oharra: Parte-hartzaileen hautaketarako egingo den zozketaren emaitza, izen-emate formularioan adierazitako posta elektronikora helaraziko zaizue.

  • Zubieta XXI instalazioetan
  • Ikastola Landaberri (Zubieta ondoan)
  • Entrenatzeko arropa (kamiseta, galtza eta galtzerdiak, Realeko izanez gero, askoz hobe).
  • Xira.
  • Multitako botak edo entrenatzeko zapatilak.
  • Aldatzeko arropa.
  • Eskuoihala.
  • Hamaiketakoa (sandwicha, fruta, jogurta, actimela, zukua...).

Oharra: Ume bakoitzak egunero bere poltsa prestatzea gomendatzen da (erantzunkizuna).

  • Autobus aukera: 8:45 Irteera Reale Arenatik.
    Autobusik gabeko aukera: 8:30-9:00 Parte-hartzaileen harrera (Zubietako Z-7 aparkalekua).

  • 9:00-9:15 Eguneko plana azaldu eta zelaira joan.

  • 9:15-10:00 Beroketa (Jolasak eta koordinazio, arintasun eta trebetasun zirkuituak).

  • 10:00-11:15 Beste kirolak (Atletismo jolasak, herri kirolak, esku pelota, askotariko jolas dibertigarriak).

  • 11:15-11:45 Hamaiketako.

  • 11:45-13:30 Futbola (Banakako teknika hobetzeko ariketak “baloia-eramatea, pasea, driblina,…", doitasun-jolasak, amaiera-ariketak,...).

  • 13:30-13:45 Material bilketa.

  • Autobus aukera: 13:45 Irteera Zubietatik.
    Autobusik gabeko aukera: 13:45-14:00 Parte-hartzaileen jasoera (Zubietako Z-7 aparkalekua).