MEHO KODRO

Memoria eginez

Vídeo

Gaur, maiatzak 28, gure protagonistaren egun handietako bat izan zen. 1995ean Athleticen aurka jokatu eta hat-tricka egin zuen 5-0 irabazi genuen partidan. Gaur egun ere zale txuri-urdinen oroimenean dirau partida hura.

Meho Kodro 1991ko udan iritsi zen Realera. Bere lehen 'Kodrazoa' Santiago Bernabeun sartu zuen, Ligako lehen denboraldian sartu zituen 13etatik lehena. Aurrelariak beste 13 gol egin zituen bere bigarren urtean, 27 hirugarrenean eta 28 azken urtean txuri urdin bezala. Guztira, 81 gol 141 partidatan. Bitxikeria gisa, aurrelariari legatz bat oparitzen zioten bere gol bakoitzeko. Kodro Realean gol gehien sartu dituen bigarren jokalari atzerritarra da Kovacevicen atzetik. Zenbaki harrigarriak dira eta gaur gogoratu nahi ditugu bideo polit honetan.

 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!