SD EIBAR C 2-3 REAL C

Garaipena emaitzari buelta eman ostean

Gure hirugarren taldeak garaipen garrantzitsua lortu du gaur goizean Eibar C-ren aurka (2-3), bigarren zatian markagailuari buelta eman ostean. Norgehiagoka ez da modu onenean hasi, 17. minutuan etxeko taldeak markagailuan aurrea hartu baitu. Golaren ostean, txuri-urdinek berdinketaren bila jo dute, baina ezin izan dute nahikoa arrisku sortu partida berdintzeko.

Bigarren zatiaren lehen minutuetan, ordea, gure bigarren filialak bi aldiz lortu du etxekoen atea gainditzea. Telletxeak lehenik eta Chávezek ondoren markagailua iraultzea lortu dute, donostiarrak aurretik jarriz. Partida parekatu egin da bigarren golaren ostean, eta 69. minutuan armaginek berriro ere berdinketa lortu dute. Hala ere, txuri-urdinen erantzuna berehalakoa izan da eta Etxarrik hirugarrena lortu du. Emaitza honekin amaitu da partida, hiru puntu garrantzitsu eskuratuz. Datorren astean bolada onari eusten saiatuko dira Amurrioren aurka. Aupa Real!!

Fitxa teknikoa:

Eibar C: El Houas, Nores, Hontoria, Alonso, Gartzia, Alejo (Ramos, min. 73), Solana (Lasa, min. 55), Alfageme (U. Martínez, min. 87), Intxaurraga, Villava (Alberdi, min. 55) eta Arrizabalaga (Romero, min. 87). 

Real C: Galilea, J. Martínez, Uranga (Alberro, min. 70), Larrañaga, Arana, Letamendia (kap.), Ezkerra (Mancisidor, min. 70), Telletxea, D. López (Elcano, min. 57), Etxarri (Ugalde, min. 90) eta Chávez (Garitaoinaindia, min. 57).

Golak: 1-0: Alejo, min. 17; 1-1: Telletxea, min. 48; 1-2: Chávez (pen.), min. 50; 2-2: Alejo, min. 72; 2-3: Etxarri, min 72.

Epailea: Andoni Castaño. Txartel horia atera die etxeko Solana, Intxaurraga, Nores eta Lasari eta kanpoko Elcano eta Garitaonaindiari. Kanpoko Arana kaleratu du bi txartel hori erakutsi ostean (min. 90).

¡Solo para usuarios registrados!

Este contenido es solo para los usuarios registrados en nuestra web.

Regístrate haciendo clic en el Login y disfruta de contenido exclusivo para ti.