Real Sociedad 2-0 UD Las Palmas

Aurrerapausoa

Vídeo

Beharrezkoa zen garaipena eta lortu da. Realak Las Palmasi irabazi dio gaur arratsaldean, bi gol eta huts, Reale Arenan jokatutako partidan. Garaipen honek sailkapenean bultzatzen ditu txuri-urdinak; Europa Leagueko postua lortzeko dituen jarraitzaileekin distantzia mantentzea ahalbidetzen du eta. 

Beckerren bi aukera onekin hasi da partida. Kanpokoek Perroneren jaurtiketa urrun baten bitartez saiatu dira gola lortzen. Reala nagusi izan da eta kanariarrek baino arrisku gehiago sortu du. Horrela, ordu erdia pasata, Beckerrek eskuinetik egindako beste eraso batean iritsi da lehen gola. Aurrelariaren erdiraketa Alex Suarezek sartu du bere atean. Eta, atsedenaldira iritsi aurretik, Beckerrek bigarren gola egin du, jaurtiketa indartsu batekin.

Bigarren zatian Imanolen taldeak nagusitasunari eutsi dio eta gol gehiago sartzeko aukerak izan ditu. Odriozolaren erdiraketa bat Barrenek errematatu du, modu akrobatikoan, baina baloia gora joan da. Aurkariak ez dio inoiz aurpegia galdu partidari eta, Remiro ez urduritu arren, neurketan mantendu dira.

Ezinbesteko garaipena azkeneko lau jaurdunaldietara egoera onean iristeko. We are Real.

 

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Odriozola (Aritz, min.78), Le Normand, Pacheco, Javi Galan (Aramburu, min.78) Merino, Turrientes, Brais Méndez (Zakharyan, min.71), Becker (Take, min.89), Oyarzabal (kap) y Andre Silva (Barrene, min.71).

UD Las Palmas: Vallés, Alex Suárez, Coco, Mika Marmol, Sinkgraven (Cardona, min.58), Perrone (Javi Muñoz, min.58), Moleiro, Kirian (kap), Marvin, Benito (Fabio, min.75) y Munir (Sandro, min.58). 

Golak: 1-0: Alex Suárez (b.a.), min.33. 2-0: Becker, min.45+1. 

Epailea: Ortiz Arias. Txartel horia ikusi dute Javi Galanek, Le Normandek eta Cardonak. 

Asistentzia: 29.330 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!