REAL SOCIEDAD 1-2 JUNIOR FC

Amaierara arte borrokatzen dute

Belar hockeyko gure taldeak 1-2 galdu du Junior FC taldearen aurka gaur eguerdian Zubietan. Katalanek markagailuan aurrea hartzea lortu dute lehen laurdenaren azken txanpan, Laia Vidosa i Artigasek penalti korner batean sartutako golari esker. Txuri-urdinek borrokan jarraitu dute eta Lucia Casadok, beste penalti korner batean, lehia berdintzea lortu du atsedenaldia iritsi baino lehen.

Aldageletatik igaro ostean, kanpokoak aurretik jarri dira hirugarren laurdenean Victoria Granattoren bitartez. Donostiarrek bertsio bikaina erakutsi dute ligako egungo txapeldunen aurrean, baina esku-hutsik joan dira. Datorren asteburuan Kanariar Uharteak bisitatuko dituzte UD Taburienteren aurka jokatzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!