Belar hockeyko gure taldeak bihar Egararen etxean jokatuko du azken hilabetean sartu den emaitza-zulotik ateratzeko asmoz. Txuri-urdinak ez dira nahi bezalako erregulartasuna lortzen ari eta taulan posturen bat galtzen hasi dira. Seigarren tokia zailtzen ari eta gipuzkoarrek onena atera beharko dute berreskuratzeko.
Biharko aurkariak tituluko play-offean sartu nahi du, beraz, lan zaila izango dute neskek. Atxurrak gora!