Uda dibertigarria pasa nahi duzu belar-hockeyan jokatzen ikasten? Erantzuna baiezkoa bada, aukera duzu gure sekzioak Zubietako zelai berrian uztailean eta abuztuan antolatzen duen campusean disfrutatzeko. Jarduera 2010 eta 2015 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta dago eta izena gaurtik aurrera eman daiteke esteka honetan: https://www.realsociedad.eus/es/form/inscripciones-campus
Belar hockeyaz gain beste kirol eta jarduera batzuk egingo dira eta, gainera, janari zerbitzua eskainiko da nahi duenarentzat. Plazak mugatuak dira eta izena emateko epea maiatzaren 31n itxiko da.
Campusari buruzko informazio guztia, hemen: INFO.