REAL SOCIEDAD – JUNIOR FC (LARUNBATA, 13:30)

Exijentzia handiko proba

Belar hockeyko gure taldeak Junior FC hartuko du larunbat honetan Zubietan. Txuri-urdinek merezimenduzko puntua lortu zuten Club Egararen etxean aste barruko jardunaldian eta sentsazio on horiei jarraipena eman nahi diete. Donostiarrek seigarren postua berreskuratu nahi dute eta horretarako ligako talde onenetako baten aurka borrokatu beharko dute. Partida zorrotza eta zaila, baina astea ixteko beste emaitza on bat ateratzeko anbizioarekin. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!