CD TERRASSA 1-1 REAL SOCIEDAD

Sari gutxi

Belar hockeyko gure taldeak bana berdindu du gaur eguerdian CD Terrassaren aurka. Txuri-urdinak jaun eta jabe izan dira partidan zehar, baina ezin izan dute bigarren zatira arte asmatu. Lucia Casadok, hirugarren laurdena amaitu baino pixka bat lehenago, Reala aurreratzea lortu du penalti korner batean. Garaipena oso gertu zegoela zirudien, baina azken txanpan Lola Delfinak lehia berdindu du penalti stroke baten bidez. Sari gutxi lortu dute donostiarrek berdegunean ikusitakoaren ondoren. Datorren asteburuan Sanse Complutense hartuko dute beste lehia garrantzitsu batean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!