REAL SOCIEDAD-UD LAS PALMAS (LARUNBATA, 14:00)

Biharko informazio erabilgarria

Hemen duzu Reale Arenan bihar Real Sociedad eta UD Las Palmas taldeek jokatuko duten partidarako informazio erabilgarria (14:00etan):

'BerdEguna' Reale Arenan

Bihar UD Las Palmasekin jokatuko den partida ez da edozelako partida eguna izango realzaleentzat, 'BerdEguna' ospatuko baita, Realak abiarazitako ekimen jasangarria, alegia. Ingurumenaz kontzientzia hartzera bideratutako jarduera batzuk egingo dira. Sakatu hemen informazio gehiagorako.

Iparraldeko zelaiguneko obrak

Topoaren geltokia erabat eraberritzearen ondorioz, Reale Arenako iparraldeko zelaigunearen zati bat mugatuta egongo da datozen hilabeteetan. Inguru horretatik Ekialdeko Tribunara edo Aitor Zabaleta tribunara oinez joan behar baduzu, klikatu hemen eta berrikusi zein izango den egokitu den oinezkoen zirkulazioa.

Trafiko eta oinezkoen fluxuak

Bestalde, obra honen fase berriaren ondorioz, estadioaren inguruko ibilgailuen trafiko-fluxua baldintzatu egin da. Eragin berriak kontsultatzeko klikatu estekan. Ekialdeko Harmailako zaleei eta Aitor Zabaletari gomendatzen diegu oinez joatea, gero estadiotik irten eta zelaia mendebaldetik inguratzeko, obrak ipar-ekialdean sortutako korridore estua saihesteko.

Autobusak probintziatik

Obraren fase berri honen ondorioz, agintarien jarraibideei jarraituz, gure bazkideak eta zaleak probintziako hainbat tokitatik ekartzen dituzten autobus antolatuek Illunbeko aparkalekuan aparkatuko dute.

Keler Espazioa

Keler Espazioak ateak irekiko ditu, 12etatik aurrera, gure zaleek partidan atarian motorrak berotu ahal izan ditzaten. Gastrogune, Infantil aretoa eta LG Gaming egongo dira martxan.

Lanek mugatutako eremua iparraldeko zabalgunean

Topoaren geltokiaren eraberritze integralaren ondorioz, Reale Arenako iparraldeko zabalgunearen zati bat mugatuta egongo da datozen hilabeteetan. Eremu horretatik Ekialdeko Harmailarantz edo Aitor Zabaleta Harmailarantz oinez sartu behar baduzu, egin klik hemen eta berrikusi zein izango den prestatu den oinezkoen joan-etorria.

Ateen irekiera

Reale Arenako ateak 13etan irekiko dira. Bazkide txartel fisikoarekin, bazkide txartel digitalarekin (Realzale app-en integratua) edo dagokion partidako sarrerarekin sartu ahal izango da.

Bazkideentzako Arreta Bulegoa

Reale Arenako bazkidearen arretarako bulego ondoan dauden leihatilak, Atano III. pilotalekuaren parean daudenak, 12etatik aurrera egongo dira martxan, partidarekin zerikusia duen edozein gorabehera konpontzeko. Sarrerak egongo dira salgai.

Tabernetako eta dendako zerbitzua

Reale Arenako denda ofiziala 10etatik 20etara irekiko da. Tabernak 13etatik aurrera egongo dira martxan, eta snack-zerbitzua eskainiko dute.

Bizikleten aparkalekua

Amara Berri ikastetxean kokatua eta IBK Bikek babestua dagoen bizikleten aparkalekua, 13etatik aurrera egongo da erabilgarri partida amaitu eta ordu erdira arte.



En el evento en cuestión la REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL procederá a la toma de imágenes, las cuales podrán ser publicadas en canales de comunicación oficiales del CLUB con fines promocionales del acto en cuestión. En caso de no querer que las imágenes en las que pueda aparecer Ud. o algún menor que esté bajo su tutela sean publicadas, por favor, háganoslo saber en la siguiente dirección de correo electrónico, y procederemos a su inmediata retirada: [email protected]. La política de privacidad correspondiente se encuentra en el siguiente enlace: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!