ESTADIO BERRIAREN IZENA

'Reale Seguros Estadioa'

Datozen sei urteetan, Reale Seguros izango da estadioaren name sponsorra

Hala, konpainia hori izango da futbol estadio baten naming eskubideak lortzen dituen lehenengo aseguru etxea Espainian

'Reale Seguros Estadioa’ izango da Realaren estadio berriaren izena. Era horretan, bi erakundeek beste urrats bat egingo dute aurrera 2012az gero lotzen dituen harremanean. Orduko hartan, lehenengo babes hitzarmena sinatu zuen aseguru etxeak talde txuri-urdinarekin.

Reale Seguros eta Realak hitzarmen bat sinatu dute, aurrerantzean ere taldearen ekipamenduan Reale marka agertu dadin. Urrats horri esker, estadioaren izena hortik joango da. Hala, Reale Aseguruak izango da futbol estadio baten naming eskubideak lortzen dituen lehenengo aseguru etxea Espainian.

Ignacio Mariscalek, Reale Seguros aseguru etxeko kontseilari ordezkariak, hauxe adierazi du: “Guretzat, benetako ohorea da gure marka Reala bezalako futbol talde baten estadio garrantzitsuarekin lotzea. Balioan jarri nahiko nuke azken zazpi urteotan Realaren zuzendaritza taldearekin izan dugun konfiantzazko harremana, horixe baita Euskadiren eta Gipuzkoaren alde egin dugun apustu irmoaren ispilu, lehentasunezko gunea baita guretzat. Ez dago eskualdean hain itzal handikoa den talde bat, Reala, baino bidaide hoberik”.

Realeko lehendakari Jokin Aperribayk, bestalde, nabarmendu du “Realarentzat zinez albiste ona” dela “Reale Aseguruak izatea bidelagun estadioaren etapa berri honetan”. Gainera, nabarmendu nahi izan du estadioaren naming rightaren salmenta “erronka handia” zela “Realarentzat”. “Eta Reale Aseguruak aseguru etxeari esker, ezin hobeto gainditu dugu erronka; izan ere, azken zazpi urteotan elkarrekin izan dugun harremanak bermatzen digu estadioa konpainia kaudimendun eta fidagarri batekin lotzen ari garela, eta, era berean, Realaren balio ugari partekatzen dituen konpainiarekin”.

Hitzarmenak berarekin dakar Reale Segurosek gune bat izatea estadioan, Reale Seguros Aretoa, zeina Donostia hiriaren eta Gipuzkoa osoaren eskura egongo den, erakusketak, kontzertuak edo jendearentzat ateak irekita izango dituen beste zeinahi ekimen antolatzeko gune gisa.

Aurreikuspenen arabera, estadioa berritzeko lanak datozen hilabeteotan amaituko dira. Orduan, Reale Seguros Estadio berria izango da Europako estadio modernoenetako bat.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!