Ikasi Bizi

Campus RS Multikirolak

Izen-emateak hemen

Realak, atletismo sailaren eskutik, multikiroleko udako kanpusa aurrera eramango du Mary Ward ikastetxearen laguntzarekin. Txikienei zuzendutako jarduera izango da, non gizarte-harremanak, gaitasun sozialak, trebetasun orokorrak eta bizi-ohitura osasungarriak sustatzen diren, jolasaren eta aisialdiaren ikuspegitik.

Real Sociedadeko atletismo sailak 400 haur baino gehiago ditu bere atletismo eskolan eta kirolean zein pedagogian espezializatutako profesionalen talde bat du, gure haurrek beraiekin ikas dezaten eta une onez betetako egun batzuez goza dezaten.

  • 2010etik 2015era bitartean, biak barne, jaiotako haurrak.
  • Plaza mugatuak eta zozketa bidez esleituak.
  • Izena taldean eman ahal izango da (gehienez 4 pertsona talde bakoitzeko).
  • Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara. (Harrera 8:30tan)
  • Kategoria mistoak.
  • Adinaren araberako taldeak.
  • Multikirola eta atletismoa.
  • Entrenatzaile eta monitore tituludunak eta esperientzia handikoak.
  • Ez da autobus zerbitzurik egongo.
  • Haurrek entrenatzeko arropa eraman behar dute (ahal dela, Realekoak).
  • Izen emateak apirilaren 29tik maiatzaren 16ra, biak barne
  • Campuseko parte-hartzaileak zozketa bidez hautatuko dira, izena eman dutenen artean. Zozketa maiatzaren 17an egingo da.
  • Ekainaren 24tik, astelehena, ekainaren 28ra, ostirala, biak barne.
  • Uztailaren 1etik, astelehena, uztailaren 5era, ostirala, biak barne.
  • Uztailaren 8tik, astelehena, uztailaren 12ra, ostirala, biak barne.
  • Uztailaren 15etik, astelehena, uztailaren 19ra, ostirala, biak barne.
  • Uztailaren 22tik, astelehena, uztailaren 26ra, ostirala, biak barne (osteguna 25 jaieguna).

Atletismo eskolan parte hartzen duten haurrak edo Real Sociedad nahiz RS Fan elkarteko bazkideak.

  • Aste 1: 115 €haurreko.
  • Uztailak 22-26 astea: 95 €haurreko.

Atletismo eskolako parte-hartzaileak eta Real Sociedad nahiz RS Fan 2023-24 bazkideak.

  • Aste 1: 100 €haurreko
  • Uztailak 22-26 astea: 80 €haurreko.

Gainerakoak.

  • Aste 1: 130 €haurreko.
  • Uztailak 22-26 astea: 110 €haurreko.

Deskontua: 2. eta 3. anai-arrebek % 25eko deskontua izango dute.

Oparia: Lehenengo egunean haur bakoitzari Realaren opari bat emango zaio.

Oharra: Zozketa egin ondoren, izena emateko galdetegian emandako posta elektronikoaren bidez jakinaraziko da emaitza.

  • Mary Ward ikastetxea
  • Entrenamendurako arropa (kamiseta eta galtzak, ahal izanez gero, Realekoak).
  • Xira.
  • Korrika egiteko zapatilak.
  • Aldatzeko arropa.
  • Toaila.
  • Hamaiketakoa (sandwicha, fruta, jogurta, zukua, fruitu lehorrak...).

Oharra: Haurrak berak egunero motxila prestatzea gomendatzen da (erantzukizuna).

  • 8:30-9:00 Parte-hartzaileen harrera (ikastetxeko sarreran).
  • 9:00-9:15 Eguneko plana azaltzea eta jarduera guneetara eramatea.
  • 9:15-11:15 Beroketa + 1.jarduera
  • 11:15-11:45 Hamaiketakoa.
  • 11:45-13:30 Beroketa + 2.jarduera
  • 13:30-13:45 Materiala biltzea.
  • 13:45-14:00 Haurren bilketa (ikastetxeko sarreran).