EKITALDIA ZURE NEURRIRA ANTOLATZEN DIZUGU

Futbol zelai bat baino askoz gehiago

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

Ekitaldien katalogoa (.pdf)

Antola ezazu Reale Arenan

Etxean bezala senti zaitezen eta nahi duzun guztia ospatu eta ospakizuna gehien maite duzunarekin egin dezazun. Horregatik, askotariko espazioen karta bat jartzen dugu zure esku, eta eskaintza gastronomiko bereizgarri bat eta ideia ugari, eta dena txukun jarrita Buruan duzun ekitaldia errealitate bihurtuko dizugu, zure gonbidatuek esperientzia errepikatu nahi izan dezaten.

Hospitality O Atea

ANPLITUDEA

0 Atea espazioa 230 m2-ko eremu zabala da, ekitaldi handietarako ezin hobea. Espazio hori 625 m2-raino zabal daiteke, besteak beste, azokak ere hartu ahal izateko. Aretoa pertsonalizagarria da, eta ekitaldi mota desberdinetara egokitu daiteke. Sarrera nagusian dago (0 atea), eta, beraz, irisgarria da bai estadioan sartzeko bai estadiotik irteteko.

625 m2
500 p.

Auditoriuma

Multifuntzionalitatea

Hitzaldiak, aurkezpenak, inaugurazioak, etab. Reale Arenako auditorium berriaren gaitasun multifuntzionalari esker, askotariko ekitaldiak antola daitezke bertan. Estilo klasikoa eta berritzailea nahasten dituen diseinu batekin, gure auditoriumak 300 metro karratuko espazio erdizirkular bat du, non 160 pertsona baino gehiago sartzen diren.

273m2
163-180 p.

Media Center - Prentsa Aretoa

IKUS-ENTZUNEZKOA

Reale Arenako espaziorik mediatikoenetako bat da. Gure prentsa aretoa, duela gutxi eraberritu dena, prentsaurrekoen agertoki nagusia da, zirkuluerdi baten forma du, eta ehun bat lagun eserita hartzeko edukiera. Gure 'media center' punta-puntakoa da teknologian eta ikus-entzunezko osagarrietan, aurkezpenak eta lan bilerak neurrira egiteko aproposa.

200m2
99 p.

Media Center - Eremu Mistoa

BAKARRITASUNA

Prentsa aretoaren ondoan dagoen espazioa. Handia eta formatu karratukoa, partida egunetan eremu misto bihurtzen da, non hedabideek protagonistekin jartzen diren harremanetan. Espazio honen polifuntzionaltasunak era askotako ekitaldiak egiten laguntzen du, ekitaldi bakoitzari ikuspegi dotore, soil edo/eta apurtzailea emateko aukerarekin. Kristalezko gortina handi batek ‘fusionatu’ egiten ditu espazio hori eta berdegunerako irteerako tunela.

200m2
150 p.

Premium

EXCLUSIVIDAD

Zelai oinean kokatuta daude, jokalarien tunelera begira dagoen kristalezko gortina batekin, aulkietarako sarbidearekin, integratutako taberna barra batekin eta 65”-ko 4 pantailarekin. Premium eremuak leku paregabeak dira, non enpresa jardunaldi bat zein cocktail bat ospatu ahal izango duzun gehien maite duzun jendearekin batera. Zure gonbidatuetako inor epel utziko ez duen lekua.

175m2
175 p.

Reala Tunnel

BAKARRITASUNA

Reale Arenako ia 40.000 eserlekuek zure ekitaldirako nahi adina konbinazio sortzeko aukera ematen dute; berdeguneko agertokia, 540 "-ko bi bideomarkagailu, mundu mailako futbol estadio bateko audioa eta zure publikoa txuri-urdinen harmailetan. Ekitaldi bereziak eta nortasun handikoak egiteko leku aproposa.

- m2
Hasta 800 p.

Palkoak

NEURRIRA

82 palko jartzen ditugu zure zerbitzura, edukiera eta akabera desberdinekin, zure jardunaldi, bilera edo ekitaldi korporatiboa hartu ahal izateko. Denek dauzkate lan mahai bat, aulkiak, WIFI konexioa eta pantaila, eta denetatik ikusten da zelaia. Dudarik gabe, leku honetan ondo geratuko zara edozein gonbidaturekin.

15-40 m2
6-14 p.

Palko presidentziala

Dotorezia

Reale Arenako lekurik dotoreena ‘Palko Presidentziala’ da. 150 m2 baino gehiagoko azalera du, eta terraza bat, zelaiko lekurik onenean. Palko presidentzialean, nabarmentzekoak dira hura diseinatzeko erabili diren material nobleak eta egurrak. Hitzaldi, cocktail eta oturuntzetarako leku bikaina.

152 m2
125 p.

Atrioak

Balioaniztasuna

Atrioak, Hospitality eraztunean kokatuak, gure barne espazio zabalenak dira eta era guztietara konfigura daitezke, aurkezpenetatik hasi eta azoketaraino. Espazioak osoki edo erdika erabil daitezke, eta taberna barra, pantaila ugari eta videowall-ak daude bertan. Zure ekitaldia edozein dela ere, ziur egon atrioak egokitu egin daitezkeela hitzordu berezi hori hartzeko.

100-360 m2
100-1000 p.

Ardotegia

TRADIZIOA

Ardotegia edo Korner Atotxa da Reale Arenako espaziorik berritzaileena. Dekorazio eta diseinu abangoardistak dituen lekua da, eta ardoa da bertako aktore nagusia. Ekitaldiak egin daitezke bertan, hala nola aurkezpen bat, cocktail bat, hitzaldi bat... betiere zelaiaren bista pribilegiatuekin, giro bero eta familiarrean.

172 m2
150 p.

Korner

ESENTZIA

HOSPITALITY eraztunaren izkinetan kokatuta eta bista pribilegiatuekin, gure kornerretan eta bertako espazio kristaldun eta terrazadunetan Realaren esentzia arnasten da; Zubieta, Atotxa, Ondarreta eta Anoeta. Goza ezazu argi naturalaz eta berdegunearen ikuspegiez, zure gonbidatu guztiak etxean bezala sentiaraziz.

150-240 m2
275-400 p.

Keler Espazioa

FAN ZONE

1.000 metro karratu baino gehiago, publiko eta adin desberdinetarako hiru gunetan banatuta: aisialdi eta jatetxe gunea, agertoki handi batekin, pantaila erraldoiekin eta musika ekipoarekin prestatua. Haurrentzako gunea, 500 metro karratuko eremua denetariko jolasekin, puzgarriekin eta txikienentzako gaming gelarekin. Eta LG Gaming Room-a. Ezin hobea urtebetetze jaiak, festa pribatuak eta abar antolatzeko. Gune bakoitza independentea da eta zure ekitaldia erabat pertsonalizatzeko aukera ematen du.

300 - 1100m2
275 - 400 p.

Terraza

PANORAMA

Reale Arenako goiko aldean kokatuta, aire zabaleko terrazek, aparteko ikuspegiekin, nahi duzun ekitaldia hartuko dute urteko hilabeterik epelenetan. Gozatu Reale Arenaz inoiz ikusi ez duzun bezala, eta txunditu zure gonbidatuak inondik ere imajinatzen ez zuten espazio batekin.

280 m2
250 p.

ZER EKITALDI MOTA NAHI DUZU?

JARRI GUREKIN HARREMANETAN

JARRI GUREKIN HARREMANETAN!

Gurekin antolatu nahi duzu zure ekitaldia? Hemen uzten dizugu gure kontaktua, zuri entzuteko eta bilatzen ari zaren horretara egokitzeko.

[email protected]
943 46 28 33 | 943 46 28 33 (FAX)
Paseo Anoeta 1, 20014
San Sebastián, Guipúzcoa

edo

Bete formularioa eta ahalik eta lasterren erantzungo dizugu

Captcha image