PRIBATUTASUN POLITIKA 

 

Fitxategiaren arduraduna 

Europako Parlamentuaren eta Europako Kontseiluaren 2016/679 Erregelamenduak (EB), Datu Pertsonalen Babeserako 15/1999 Lege Organikoak eta lege horren garapeneko 1720/2007 Errege Dekretuak xedatzen dutenaren arabera, jakinarazten dizugu gure Web gunean zure borondatez ematen dizkiguzun datu pertsonalak araudi aplikagarriaren arabera tratatu eta babestuko direla, eta REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, S.A.D.-en titularitatepean egongo direla, zeinak egoitza soziala helbide honetan duen: Anoeta pasalekua, 1. 20014-Donostia/San Sebastian, (Gipuzkoa). 

 

Datuen tratamenduaren helburua 

Datuen tratamenduaren berezko helburuak, inprimaki bakoitzean datuak biltzeko jasotzen diren klausula espezifikoen barruan txertatuko dira. Oro har, kasu bakoitzean jasotako datuak kasuan-kasuan egindako eskaera zehatzei erantzuteko baino ez dira erabiliko.  

Tratamendu batzuen datuek (Fidelizazio Programaren barruko estatusari buruzkoak, Web zaletua, etab.), halaber, eskatu dezakete datu horiek estatus bakoitzaren pribatutasun baldintza berezietan aurreikusitako helburu zehatzetarako erabiltzea, hala nola, REALAk hauen gaineko publizitatea bidaltzeko: jarduerak, produktuak, zerbitzuak, eduki berezien newsletterrak, erregistratutako erabiltzaile guztien arteko zozketetan, deskontuetan edo zuzeneko oparietan parte hartzea, promozioak (haurrak jokalarien eskutik, partidaren baloia sinatuta zozketatzea, etab.) edo KLUBaren edo bere kolaboratzaileen berezko beste jarduera batzuk. Zuk ez baduzu nahi halako publizitaterik jaso, aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango duzu bitarteko berberak baliatuz, eta berehala erantzungo zaio zure eskariari. Nolanahi ere, Datuak Babesteari buruzko Legearen arabera, derrigorrez jakinarazi behar dizugu informazioa hirugarrenei helarazteari eta publizitateari ezetz esateak mugatu egin dezakeela –kasua zein den– zure parte hartzea zerrendatutako jardueretan, eta mugatu egin ditzakeela, halaber, zure behar espezifikoetara egokitutako zerbitzuak edo eskatutako artikulu eta argitalpenen ezagutza. 

 

Datuen hartzaileak 

Web guneko inprimakien bidez jasotako informazio pertsonalaren hartzaileak soilik izango dira REAL SOCIEDAD DE FUTBOL osatzen duten departamentuak, FUNDACION REAL SOCIEDAD FUNDAZIOA eta, zenbait kasutan, REAL SOCIEDAD DE FUTBOLekin kolaboratzen duten hirugarrenak eta enpresak, kasu bakoitzean identifikatuko direnak (Microsoft: ‘lainoko konputazio'-ko zerbitzuetarako, CRM, ERP eta Bussiness Inteligencearen berezkoak sartuta, horiek kontratu bidez eta EBren lurraldearen barruan ezarritako pribatutako bermeen menpe egonik). 

 

 

 

Noiz arte gordeko ditugu zure datuak? 

Baldin eta aurretik azaldutako jarduerak egiteko beharrezkoak badira tratatu eta gordeko dira zure datuak. Lege aplikagarriaren betekizunak betetzeko ere gordeko dira zure datuak. Zure datuen tratamendua beharrezkoa ez denean, ezabatu edota blokeatuko ditugu, datuak atxikitzeko eta deuseztatzeko dugun politikaren arabera eta indarreko araudiak legezko preskrizpzio epeen arabera.  Zein da zure datuak erabiltzeko legitimazioa? Zure datuen tratamendurako lege oinarria da web gunean egindako harpidetza gauzatzea eta zerbitzuaren baldintzak onartuta ematen duzun baimena, aparteko zerbitzuetarako berariaz emandako onarpenaz gain.  


Zein da zure datuen jatorria? 

Tratatutako datuak klubak ematen duen zerbitzuaren formalizazioaren esparruan erabiltzaileak berak emandakoak dira. Harremanetarako oinarrizko datuak eta adosten den prestazioaren garapenerako beharrezkoak diren datuak dira, funtsean, tratatu beharreko datu pertsonalen kategoria.  

Datuetan sartzeko, eta datuak zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubideak. 

Edonork du REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, S.A.D.ek dagozkion datu pertsonalak erabiltzen dituen edo ez jakiteko eskubidea. 

Interesa duenak norberaren datu pertsonalak eskuratzeko eskubidea, nahiz datu desegokien zuzenketa edo, besteak beste, biltzeko erabili ziren helburuetarako jadanik behar ez direnean, ezabaketa eskatzeko eskubidea du. 

Hona hemen REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, S.A.D.ek harremanetarako bide hauek jartzen ditu zure esku zure eskubideak gauzatzeko: 

* Email a [email protected]us 

* Posta bidez edo REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, S.A.D.en bulegoetara gerturatuz: Anoeta Pasalekua, 1, 20014 Donostia/San Sebastián (Gipuzkoa). 

Eskubideaz baliatzeko, beharrezkoa izango da beti interesduna identifikatzea NANaren edo antzeko dokumentu baten bitartez. 

Zuk REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, S.A.D. entitateari emandako datuen kopia elektronikoa jaso nahi izanez gero, Entitateak datuak formatu normalizatuan biltzen dituen artxibo atxikia posta elektronikora bidaltzeko aukera dago. 

REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL, S.A.D.ek ahal duen guztia egingo du datuak eguneratuta mantentzeko. Halere, datuen zehaztasunari buruzko erantzukizuna interesdunaren esku dago; hori dela eta, datuetan aldaketarik baldin badago, mesedez jarri gurekin harremanetan ezarritako komunikazio bideen bitartez, aldaketa egiteko. 

Era berean, interesdunak bere datuak hirugarrenei jakinarazteko bere datuak erabiltzea nahiz informazio edo publizitatea jasotzea edo erabakien euskarrirako sistema automatizatuetan bere datuak erabiltzea debeka dezake, ezarritako bideak erabiliz, kasu konkretua eta oztopoak zehazten dituen eskaera eginez.  

Jakinarazpen elektronikoen kasuan, mezuan bertan, bide elektroniko horren bidez informazioa eta publizitatea jasotzeari uko egiteko bidea gaituko da. 

Zure eskubideen inguruko informazio gehiago jaso nahi baduzu edo dagokion autoritateari erreklamaziorik aurkeztu nahi badiozu, Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren (AEPD) web gunean kontsultatu dezakezu, hemen: http://www.agpd.es/portalwebAGPD/CanalDelCiudadano/derechos/index-ides-idphp.php 

 

Datu pertsonalen babeserako segurtasun neurriak. 

Web guneak hartu beharreko neurri teknikoak eta antolaketazkoak hartu ditu bere fitxategi automatizatua osatzen duten datu pertsonalen tratamenduaren segurtasuna ziurtatzeko; horretarako, kontuan hartu da datuak babesteko legez dagokion segurtasun maila. 

Hala ere, erabiltzaileak jakin behar du gaur egungo Interneteko segurtasun neurriak ez direla gaindiezinak eta ondorioz, ez dagoela legez kanpoko eta bidegabeko esku hartzeetatik salbu. Esku hartze horiek ez dira REAL SOCIEDAD DE FÚTBOLen ardurakoak; izan ere, entitateak Legeak zehaztu bezala jokatu du datuen babeserako jardunean. 

 

Datu pertsonalak eguneratzea. 

REAL SOCIEDAD DE FUTBOLek eta bere FUNDAZIOAk ahal den guztia egingo dute beren datuak beti eguneraturik egon daitezen. Hala ere, datuen kalitatearen inguruko erantzukizuna, datuon titularraren baitan egongo da; hori hala, web gunearen erabiltzailearen datuetan aldaketarik badago, erabiltzaile horrek fitxategiaren arduradunari jakinarazi beharko dio, eta arduradunak uko egingo dio edozein erantzukizun hartzeari baldin eta aldaketak jakinarazteko betebeharra alde batera uzten bada. 


COOKIE POLITIKA

Zer dira cookieak?

Cookiek fitxategi txiki batzuk dira. Zenbait plataformak, esaterako, web orriek, cookieak instalatu ditzakete zure ordenagailu, smartphone, tableta edo telebista konektatuan. Askotariko funtzioak izan ditzakete: zure nabigazio lehentasunak biltegiratzea, informazio estatistikoa biltzea, zenbait funtzionalitate tekniko onartzea, etab. Batzuetan, erabiltzailearen edo bere ekipamenduaren nabigazio ohiturei buruzko oinarrizko informazioa biltegiratzeko erabiltzen dira cookieak, kasua zein den, erabiltzailea bera ezagutu ahal izateraino.

Zergatik dira garrantzitsuak?

Hainbat arrazoirengatik dira erabilgarriak. Ikuspegi teknikotik, web orriak arinago eta lehentasunei egokituago funtzionatzea ahalbidetzen dute; esaterako, zure hizkuntza edo zure herrialdeko moneta biltegiratzean. Web guneen arduradunei, gainera, ematen dituzten zerbitzuak hobetzen laguntzen diete, web guneon bidez jasotzen duten informazioari esker.

Nolako cookieak daude?

Errendimendua hobetzeko cookieak

Halako cookieek zenbait tresna edo zerbitzutarako lehentasunak gordetzen dituzte, atari bat bisitatzen duzun aldiro birkonfiguratzen ibili beharrik ez izateko. Merkataritza elektronikoaren kasuan, zure erosketa saskiari buruzko informazioa mantentzea ahalbidetzen dute.

Analisi estatistikorako cookieak

Bisitari kopurua zenbatzen dute eta erabiltzaileek gure zerbitzuak nola erabiltzen dituzten estatistikoki aztertzen. Horri esker, gure web orrian izan den nabigazioa aztertu eta, horrela, eskaintzen ditugun produktuak edo zerbitzuak hobetu ditzakegu.

Geolokalizaziorako cookieak

Programa batzuek halako cookieak erabiltzen dituzte konektatutako ordenagailua, smartphonea, tableta edo telebista geografikoki non dagoen jakiteko, eta, modu erabat anonimoan, erabiltzaileari eduki eta zerbitzu egokiagoak eskaintzeko.

Erregistroko cookieak

Gure atarian erregistratzen zarenean, erregistratutako erabiltzaile gisa identifikatzen zaituzten cookieak sortzen dira; cookie horiek, gainera, atarian noiz identifikatu zaren adierazten dute. Cookie hauek erabiltzen dira zure erabiltzaile kontua eta zure zerbitzu elkartuak identifikatzeko. Zuk kontua utzi bitartean, nabigatzailea itxi bitartean edo gailua itzali bitartean, cookieak hortxe egongo dira.

Publizitate cookieak

Webgune bateko publizitate espazioak eraginkorki kudeatzea ahalbidetzen dutenak dira; horretarako, iragarkiaren edukia eskatutako zerbitzura egokitzen dute, edo bestela web orriari edo berezko edo hirugarrenei tresnei ematen dion erabilerara, baita Facebooken erabilerara ere, neurketa zerbitzuak eskaintzeko eta iragarkiak segmentatzeko.

Hirugarrenen cookieak: Web guneak hirugarrenen zerbitzuak erabili ditzake, eta horiek erabiltzaileek Web guneari ematen dioten erabilerari buruzko informazioa bilduko dute, gure kontura, helburu estatistikoetarako eta Web gunearen jarduerari lotutako beste zerbitzu batzuk eta Intereneteko beste zerbitzu batzuk emateko.Bereziki, Web gune honek Google Analytics erabiltzen du, hau da, Google, Inc.-ek –egoitza nagusia 1600 Amphitheatre Parkway, Mountain View, Kalifornia  94043 helbidean dauka– web guneen analisirako eskaintzen duen zerbitzu bat.  Zerbitzu horiek emateko, cookie horiek informazioa biltzen dute, baita erabiltzailearen IP helbidea ere, eta Googleri bidaltzen diote, hark Google.com. gunean finkatutako baldintzetan tratatu eta gordetzeko. Informazio hori hirugarrenei emateko posibilitatea ere sartzen da, baldin eta legeak hala egitea eskatzen badu edo hirugarren horiek Googleren kontura informazio prozesatzen badute.  Kanpoko sare sozialetako cookieak. Cookie horiek hainbat plataforma sozialetako edukiarekin (Facebook, YouTube, Twitter, LinkedIn, etab.) interakzioan egotea ahalbidetzen die bisitariei eta sare sozial horien erabiltzaileentzat baino ez dira sortzen. Cookie horiek eta pilatutako informazioa erabiltzeko baldintzak kasuan kasuko plataforma sozialaren pribatutasun politikan daude araututa.Web gune hau erabilita, erabiltzaileak berariaz onartzen du bertan bildutako informazioa tratatzea aurretik esandako moduan eta helburuekin. Eta era berean onartzen du badakiela datu horiek edo informazio hori tratatzeari uko egin ahal diola, cookie horien erabilerari ezetz esanda, nabigatzailean horretarako konfigurazio egokiaz baliatuta. Halere, zure nabigatzaileak Cookieak blokeatzeko ematen dizun aukera horrekin baliteke ezin erabili izatea Web gunearen funtzionaltasun guztiake.
Nola konfigura ditzaket nire lehentasunak?Zure Internet nabigatzailearen aukerak konfiguratuz, ekipamenduan instalatuta dauzkazun cookieak onartu, blokeatu edo ezabatu ditzakezu. Cookieak blokeatzen badituzu, litekeena da erabilera behar duten zenbait zerbitzu ez egotea zuretzat erabilgarri. Ondorengo loturetan, nabigatzaile nagusietan zure lehentasunak nola aktibatu jakiteko informazioa aurkituko duzu:

Chrome

Internet Explorer

Firefox

Safari


LEGERIA ETA JURISDIKZIO APLIKAGARRIA

Web gune honek jarraitzen dituen termino eta baldintzak, eta baita hortik erator litezkeen erlazioak ere, Espainiako legeriaren babespean eta menpean daude.

Baldintza hauen ondorioz alde bakoitzak dituen betebeharrengatik edo edozein klausularen interpretazio, betetze, ez-betetze eta betearazteagatik sor litekeen edozein auzi edo desadostasun elkarrekin adostuta ebazten ez bada, aldeak Donostiako Auzitegien mende jarriko dira, eduki lezaketen beste edozein eskumeni berariaz uko eginda.