Beteranoak

#

Beteranoen elkartea

Gure historia zabala pixkanaka eraikitzen joan direnak dira. Bere esfortzu eta konpromisoaren bidez eraikitzen joan da gaur egun ezagutzen dugun gure Real maitatua. Gure historia dira, gure urguilua, gure sentimendua. Gure beteranoak dira. Reala dira.

1965. urtean izan zen Realeko jokalari ohiak elkartzen hasi ziren unea bere maitasun txuri-urdina amankomunean ipintzeko. Realeko Beteranoen Elkartea ofizialki 2002. Urtean sortu zen. Jose Mari Castivia presidente izanik, elkartea proiektu sozialetan bere ekarpena egiten hasi zen proiektu sozialetan. Bere kirol esparruaz gain, non Ipar Zonako Ligan parte hartzen duen, gure beteranoek bere funtzio sozialean ahalegin guztia ipintzen dute. Guztia ematen dute bere apurra ipintzeko besteei laguntzea helburu duten elkarteen ondoan egoteko. Horrez gain, egoera zailean dauden taldekide ohien beharrak ere asetzen saiatzen dira.

Egunean Beteranoen Elkarteak 170 kide ditu. Alberto Gorriz da 2013.urtetik gaur egun arte elkartearen presidente dena.

Telefonoa 943 376 035

[email protected]

Artxibo historikoa

Kontsultatu gure funts dokumentala eta aurkitu Realak iraganeko denboraldietan zer egin zuen, klubetik igaro zen edozein jokalarik zer emaitza lortu zituen edo historiako entrenatzaile guztien datuak.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!