Óscar De Paula (Durango, 1975) aurrelari aparta izan zen nahiz eta urte askotan beste aurrelari batzuen itzalpean egon. Hamaika denboraldi eta 302 partida ditu bizkarrean, dirudiena baino ibilbide askoz oparoagoa.
De Paulak Badajozen hasi zuen bere futbol bidea eta hogei urterekin Realera iritsi zen. Gehienetan aulkitik aterata, De Paulak 60 gol sartu zituen, txantxa gutxi. Golegile isila zen, beti une egokian eta leku aproposean zegoena beti. Gurekin egon zen hamarkadan oso jokalari garrantzitsua izan zen.
Ez dugu inoiz ahaztuko Txapeldunen Ligako multzo faseko azken partidan Galatasarayren aurka Anoetan sartu zuen gola. Bi hankekin zuen errematea eta, batez ere, buruz zuen abileziak aurrelari bikaina izatera eraman zuten.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin