Historia
Real Sociedad de Futbolen urpeko ekintzen atala irabazi asmorik gabeko kirol klub bat da, itsasoak eta bertan bizi diren izaki zoragarriek pizten dieten liluramendua partekatzen duten pertsonek osatzen dutena.
Urpeko ekintzen atala 1964an sortu zuen Real Sociedad de Futbolera jo eta Urpeko Ekintzen Atala sortzeko proposamena egin zuen itsasozale talde batek.
Itsasoak horretarako aukera ematen duen aldiro, espezialitate desberdinetan lehiatzen gara, Euskal Herriko Urpeko Ihardueren Federazioaren (EHUIF) eta Gipuzkoako Urpeko Ihardueren Federazioaren (GUIF) barruan: Urpekaritza botilarekin, Urpeko argazkilaritza, Urpeko arrantza, Hegats igeriketa.
Gaurko egunez, betea dugu 50. urteurrena eta lanean jarraitzen dugu askoz ere urte gehiago betetzeko.
Eskualde, probintzia eta estatu mailako txapelketetan lehiatzen gara.
*Argazkiak: Real Sociedad, Jaunsar, A.Alonso, Fototeca Kutxa
Probak
Urpeko arrantza
- Gipuzkoako Urpeko Arrantzako Txapelketarako sailkapen probak. Txapelketa hori baliagarria da Euskadiko txapelketarako.
- Euskadiko Urpeko Arrantzako finala, hala banaka nola klubka.
- Espainia osoan egiten diren txapelketak.
- Espainiako txapelketa, bai banaka bai klubka.
- Urpeko Arrantzako Txapelketa Soziala.
Gehiago irakurri
Urpeko argazkilaritza
- Gipuzkoako GUIFOSUB Txapelketa.
- Euskadiko VAFOSUB Txapelketa.
- Espainiako NAFOSUB Txapelketa.
- Baita Espainia osoan egiten diren Open txapelketak ere.
- Urpeko Argazkilaritzako Txapelketa Soziala.
Urpeko Apnea Argazkilaritza
- Euskadiko VAFOAPNEA Txapelketa.
- Espainiako NAFOAPNEA Txapelketa.
- Baita Espainia osoan egiten diren Open txapelketak ere.
Hegats igeriketa
Gipuzkoako Urpeko Ihardueren Federakuntzarekin batera, Hiru Hondartzetako Nazioarteko Itsasaldia antolatzen dugu, zeina sortu zenetik, duela 4 hamarkada, espezialitateko klasiko bihurtu baita.
Urpekaritza
Maiatzetik urrira bitarteko asteburu eta jaiegunetan, urpekaritza irteerak antolatzen ditugu, Gipuzkoako Federazioarekin batera, Ataleko bazkideentzat.
Neguan urpekaritza bataioak egiten ditugu igerilekuan, honako hauei zuzenduta: ikastoletako haurrei, Txikizikloaren barruan antolatzen dugun ipuin lehiaketako irabazleei eta baita Gipuzkoako Unibertsitate Ospitalean apirilean egiten duten ipuin lehiaketako irabazleei ere.
Itsaspeko Zinemaren Zikloa
Ezin dugu ahaztu Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa (CIMASUB), non urtero ematen zaigun zinemako besaulki batetik munduko edozein lekutan urpean gozatzeko aukera.
sailak 1974tik antolatzen du Zikloa, eta Europako bigarren jaialdirik zaharrena da.
Emanaldiak Alde Zaharreko Antzoki Zaharrean izaten dira. Emanaldiak dohainik dira.
Txikizikloaren barruan, halaber, filmak ematen dira Donostiako Aquariumean. Zikloa Euskadiko herrietan ematen da: Lasarte-Orian, Irunen, Bermeon, etab.