;
Emakumeen taldea 1962/63. denboraldian sortu zen Jose Angel Mugica zuzendaria izanez. Lehen zazpi denboraldietan probintziako txapeldunak izan ziren eta 1969an estatuko bigarren mailan jokatzeko igoera lortu zen. Aldiz, urte berberean sekzioa desegin zen. Sexmilo, Barinaga-Rementeria, Urretabizkaia, Olondris Amador, Fernández... jokalari garrantzitsuak izan ziren. Saskibaloia sustatu ahal izateko Kursaaleko pista oso garrantzitsua izan zen.
Jose Luis Leclercq-ek zuzendu zuen 1949. urtean sortutako saskibaloiko lehen taldea. Lehen denboraldian Gipuzkoa eta Espainiako txapelketak irabazi zituen Realak. Jokalari gazteekin taldearen bolada oso ona izan zen: txuri-urdinek Gipuzkoako txapelketak irabazi zituzten eta Espainiako txapelketa askotan izan ziren. Oroimenean Estatu Batuen aurkako partidak. 55/56. denboraldian sekzioa desagertu zen. Hala ere, pare bat denboraldi ondoren saskibaloiaren jarduera itzuli zen eta taldeak igoera lortu zuen. Zabaleta, Zubimendi, Yarza, Fritchssi, Leal... eta abar jokalariak oroitzen dira.
1943/44. denboraldian eskubaloiko saila sortu zen. Pedro Chillidak jokalari ugari jaso zituen kirol honen sekzioa sortu ahal izateko. Bigarren denboraldian Reala Espainiako txapelketa jokatzeko sailkatu zen eta taldeak final laurdenak jokatu zituen. Ondorengo denboraldietan txuri-urdinek Gipuzkoako txapelketak irabazi zituzten eta eskubaloiak arrakasta handia lortu zuen. Sari handiena ondorengoa izan zen: Pontevendran Realak finala jokatu zuen FC Barcelonaren aurka, baina porrota jasan zuen. Marcelino eta Marcos Arenaza, Carlos Sallee eta Anselmo “Muenen” Mendizabal jokalariak internazionalak izan ziren.
Klubean gutxi ezagutu zen jarduera. 1920. hamarkadan boxeoak gorakada handia izan zuen arlo guztietan eta baita ere Realean. Lluch, Pastor, Aramayo, Michau, Losada, Pepe eta Javier Urbieta eta Arizmendi izan ziren txuri-urdin taldeko boxeolariak. Sebastián Silveti izan zen sekzioko zuzendaria.
Txirrindularitza oso garrantzitsua izan da Realaren historian. Klubaren hasiera txirrindularitzarekin ulertzen da. 1906. urtean Atotxako belodromoa eraiki zen eta bi urte pasa ondoren Donostiako kluba sortu zen. Urte hartan Espainiako abiadurazko txapelketa antolatu zen. 1909. urtean Espainiako futbol kopa lortu zen eta Atotxako Belodromotik futboleko estadiora pasa zen. Futbolak sendotasuna hartu zuen Donostian, baina ez zuen txirrindularitza alde batean utzi. 1923an Realak txirrindulariak omendu zituen.
Gure historiaren zehar pistan lehiatu den kirolari bakarra Lide Miner izan da, baina ezin izan genuke amets egin beste ordekari hobeagoarekin. Garaipen-zerrenda luzea du. Espainiako txapelketak irabazi zituen maila guztietan: infantil mailan, junior mailan eta absolutu mailan. Gainera, nazioarteko probetan urrezko domina bi aldiz lortu zituen 1988.urtean. Zilarrezko domina urte berberean eta brontzezko domina hiru aldiz lortu zituen 1988 eta 1989. urteetan. 1990. urtean gipuzkoar kirolari hoberena izan zen.
Txapelketak etenaldi handia izan zuen. 1957. urtean azken Liga txapelketa jokatu zen eta hamasei urte pasa ondoren berriz hasi zen. Realak lehen hiru denboraldietan Liga eta Kopako txapelketak irabazi zituen. Ondoren talde gehiago sortu ziren, lehia handiagoa zen eta Realak, 1976/77. denboraldian, Junior mailan jokatu zuen. Txuri-Urdin taldearen harrobiko talde garrantzitsua izan zen Reala. Junior mailan klubak Kopa txapelketa irabazi zuen eta Ligako txapeldunordea izan zen 1979. urtean. Ondorengo denboraldian Ligako txapelduna eta Kopako txapeldunordea izan zen.
1917/18. urtean belar hockeyko sekzioa, gizonezkoa, sortzen da eta pare bat denboraldi igaro ostean Errege Kopako txapelketa irabazten du. Ondorengo urteetan belar hockeyaren maila jaitsi egiten da, baina 1928. urtean kirol honen indarrak gora egiten du eta taldeak Euskal Kopa irabazten du. Gainera, Espainiako txapelketan final erdienetara iristen da. Belar hockeyko sekzioa desagertu egiten da ondoren. Aldiz, gerra amaitu eta gero belar hockeyko taldea berrantolatu egiten da. Angel Azcona, Santiago Ugarte, Ignacio Londaiz eta Javier Arbide jokalari garrantzitsuak izan ziren. Urte batuzk igaro ondoren Realak sendotasuna izaten du eta berriro ere Gipuzkoako txapelketak irabazten ditu. Espainiako txapelketan azken kanporaketetara iristen da. Laurogeiko hamarkada iristean taldeak hirugarren postuan amaitzen du sistematikoki.
Kirol ikusgarria eta ederra. Klubak lan handia egin zuen 1950-1970. urteetan zehar. Lehen urteetan Manolo Eguiluzek egindako lanari esker Realak 1954. urtean txapelketa lortu zuen. Ondoren, 1962. arte, txuri-urdinek txapelketa irabazi zuten behin eta berriz. Urte honetan gazteek taldea ordezkatu zuten eta urte batzuk pasa ondoren klubak Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen. Nazioarteko neurketa asko jokatu zituzten txuri-urdinek. Garrantzitsuena Frantziaren aurka 1957. urtean jokatu zen partida izan zen. Antzineko Kursaalean jokatu zen.
*Argazkiak: Real Sociedad, Jaunsar, A.Alonso, Fototeca Kutxa