Prentsa

Funtzionamendua

Komunikabideak gure egunerokotasunaren parte garrantzitsua dira. Hemen duzu gure Komunikazio Sailarekin harremanetan jartzeko informazioa.

#

Entrenamenduak eta prentsaurrekoak

Realeko talde guztiak Zubietako instalazioetan entrenatzen dira. Lehen taldeari dagokionez, entrenamenduak ikustera joatea libre da, betiere irekiak badira eta ez bada akreditaziorik behar. Ez bada irekia, saioa amaitu ondoren utziko da sartzen. Entrenamenduen datak eta ordutegiak webgune ofizialean kontsultatu daitezke, eta gaurkotasun txuri-urdinari jarraitzen dioten kazetariei ere erregularki helarazten zaizkie.

Realak lehen taldeko jokalarien eta entrenatzailearen prentsaurrekoak antolatzen ditu astero, Zubietako prentsa aretoan, Jose Luis Orbegozo zelaiaren ondoan. Emakumezkoen futbol taldearen, Sanseren edo prestakuntza taldeetako edozeinen entrenamendutara joan nahi izanez gero, mesedez jarri harremanetan Prentsa Departamentuarekin.

#

Elkarrizketak

Realeko kideei elkarrizketa pertsonalizatuak egiteko lehenbailehen eskatu behar da, zuzenean harremanetan jarriz Prentsa Departamentuarekin. Gizonezkoen zein emakumezkoen lehen taldeko jokalariei zuzendutako eskaerak ahal dela helbide elektroniko honetan egingo dira: [email protected] edo zuzenean taldeko Prentsaburuarekin. Klubean saiatuko gara eskariei lehenbailehen erantzuten eta eskatu duen komunikabidearekin harremanetan jarriko gara.

#

Akreditazioak

Argazkilari, telebista, prentsa idatzia, prentsa online eta irratiek euren akreditazioak LaLigari eskatu beharko dituzte ondorengo helbidean: [email protected].

Akreditatutako kazetarien datuak instalazioetako sarreran bertan egiaztatuko dira. Reale Arenako 18b atean jasoko dira akreditazioak partida hasi baino bi ordu lehenagotik.

Ikuzi planoa

Emakumezkoen Reala eta Sanse

Emakumezkoen Realaren eta Sanseren partidetarako ere akreditazioa beharko da, eta mezu elektronikoa bidali behar da: [email protected]. Zelaian sartzea nahi den pertsonaren izen-abizenak, NANa eta funtzioa zehaztu behar dira. Akreditatutako kazetarien datuak instalazioetako sarreran bertan egiaztatuko dira. Emakumezkoen taldeari dagokionez, z7 instalazioan prestatutako leihatilan, eta Sanseri dagokionez, Zubietako sarreran dagoen leihatilan. Grabatu nahi duen hedabideak eskubideak dituen katearekin harremanetan jarri beharko da. C mailako partidei begira ez da beharrezkoa izango akreditazioa.

Harremanetarako

Telefonoa (34) 943 46 28 33

[email protected]

[email protected]