Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!

Sailkapena

4 . Jardunaldia

Historia

Jatorria

Emakumezkoen lehenengo taldea 1932. urtean sortu zen Marita Abrisquetak. Marita, bere anaia Jose Luisek (gizonezkoen taldean jokatzen zuen) bultzatuta, Bartzelonara joan zen Polo taldearen zelaira, eta makila bat erosi zuen han; bere txokora itzuli zenean talde bat osatzeari buruz hitz egiten hasi zen lagunekin, eta horrela sortu zen taldea, jolas moduan alegia. Handik lau urtera Real Sociedad izenarekin jokatzen hasten dira, Sebastian Silvetiren zuzendaritzapean. Garai hartan ez zegoen txapelketa ofizialik, eta lagunarteko partidak bakarrik jokatzen zituzten, talde bizkaitarren kontra batik bat, hala nola Jolaseta taldearen kontra; nazioarteko hainbat partidatan ere parte hartu dute. Nazioarteko lehenengoetako partida Bordelen jokatu zuten “La Vie au Grand Air du Medoc” taldearen kontra, eta gero haiek Iruna etorri ziren. Entrenamenduak Atotxan egiten baziren ere, hockeyaren aitzindari haiek Jolastokietako zelaian, Altzan, jokatu ohi zuten.

1970az geroztik, bigarren fase honetan, taldeak bere goranzko ibilbideari ekingo dio eta hockeyaren elitean mantenduko da , bai estatu mailan bai nazioarteko mailan ere, lorpen garrantzitsuak eskuratuz. Belar hockeyko Txapeldun titulua lehenengoz Santanderren, Espainiako Txapelketan lortuko zuen 1980/81 denboraldian eta areto hockeyan, berriz, Madrilen 1976/77-an. 1974ean infantil mailako lehen taldea sortuko zen eta lau urte geroago Jubenil mailako Espainiako Txapelketak irabaziko zituen, bai belar bai areto hockeyan. 85/86 denboraldian Ohorezko Mailako Liga sortu zen eta Reala garailea izan zen. Gaur arte 7 aldiz txapeldun titulua eta 12tan bigarren postua lortu ditu taldeak. Era berean, hirutan Erreginaren Kopan lehen postua lortu du eta bigarren postua, aldiz seitan. Hainbat Belar hockeyko A eta B mailako Kluben Europako Txapelketa jokatu ditu.

Areto hockeyan, berriz, Espainiako 4 Txapelketa irabazi ditu, 77, 81, 92 eta 98 urteetan. Europa mailan, berriz, Brontzezko Domina irabazi zuen 1999.ean Glasgowen ospatutako Europako Txapelketan.

Gaur egun

2018/19 denboraldian, hiru emakumezko talde edukiko ditugu parte hartzen (Ohorezko Mailan, 2. eta 3. Mailan) eta Bigarren Mailan jokatzen duen gizonezkoen talde bat.

Filial moduan Santo Tomas Lizeoa KE eta Ekintza KE ditugu: gazte maila, kadete maila eta haur maila taldeekin. Talde hauek Realeko jokalari eta teknikoek entrenatzen dituzte.

Gertaera esanguratsuak

Realeko hainbat jokalari nazioartekoak izan dira. Bartzelona 92 Olinpiadetan, Realeko 5 jokalarik Urrezko Domina lortu zuten, hain zuzen ere, Teresa Motos, Nagore Gabellanes, Maider Telleria, Silvia Manrique eta Mari Carmen Barea jokalariek. Bost jokalari horiek eta Arantza Urruzuno eta Mari Ayestaran entrenatzaileek Realaren Urrezko domina jaso zuten.

Atlanta 96 Olinpiadetan Teresa Motos, Nagore Gabellanes, Begoña Larzabal eta Elena Urkizu jokalariek hartu zuten parte.

Gehiago irakurri

Sydney 2000 Olinpiadetan Begoña Larzabal, Elena Urkizu eta Erdoitza Goiketxea jokalariek hartu zuten parte.

Atenas 2004 Olinpiadetan Maider Telleríak parte hartu zuen. Pekín 2008 Olinpiadetan María López De Eguilazek parte hartu zuen.

2009an Ámsterdam-en jokatutako Europako Txapelketan, Maria Lopez de Eguilaz eta Anabel Flores jokalariek hartu zuten parte.

2011an Alemanian jokatutako Europako txapelketan, Maria Lopez de Eguilaz, Anabel Flores eta Maialen Garcia jokalariek hartu zuten parte.

Antwerp-an(Belgika), 2012an Preolimpikoa Maria Lopez de Eguilaz eta Anabel Floresek jokatu zuten.

2016ko Rioko Joko Olinpikoetan Maria Lopez de Eguilazek parte hartu zuen.

Sail honetan aipagarria da, bestalde, 1999. urtean Teresa Motosek Klubaren Urrez eta Diamantezko domina lortu zuela, jokalari gisa izan duen ibilbideagatik. 2001. urtean Mari Ayestaranek eskuratu zuen domina Klubeko jokalari gisa eta entrenatzaile gisa egin duen lanagatik.

2017ko martxoan, Mari Ayestaranek Gipuzkoa Foru Aldundiaren Carmen Adarraga Saria jaso zuen.

Palmaresa

Ohorezko Maila

  • Denboraldia 2017/18 Txapeldunak
  • Denboraldia 2013/14 Txapeldunordeak
  • Denboraldia 2012/13 Txapeldunak
  • Denboraldia 2011/12 Txapeldunordeak
  • Denboraldia 2010/11 Txapeldunordeak
  • Denboraldia 2009/10 Txapeldunordeak
  • Denboraldia 2003/04 Txapeldunordeak
  • Denboraldia 2000/01 Txapeldunordeak
  • Denboraldia 1999/00 Txapeldunordeak
  • Gehiago irakurri

  • Denboraldia 1998/99 Txapeldunak
  • Denboraldia 1997/98 Txapeldunak
  • Denboraldia 1996/97 Txapeldunak
  • Denboraldia 1995/96 Txapeldunordeak
  • Denboraldia 1994/95 Txapeldunordeak
  • Denboraldia 1993/94 Txapeldunak
  • Denboraldia 1992/93 Txapeldunak
  • Denboraldia 1991/92 Txapeldunordeak
  • Denboraldia 1990/91 Txapeldunordeak
  • Denboraldia 1989/90 Txapeldunordeak
  • Denboraldia 1985/86 Txapeldunak
  • Denboraldia 1980/81 Txapeldunak

Erreginaren Kopa

  • Denboraldia 2014/15 Txapeldunordeak
  • Denboraldia 2013/14 Txapeldunordeak
  • Denboraldia 2012/13 Txapeldunordeak
  • Denboraldia 2011/12 Txapeldunordeak
  • Denboraldia 2010/11 Txapeldunordeak
  • Denboraldia 2001/02 Txapeldunak
  • Denboraldia 1993/94 Txapeldunak
  • Denboraldia 1990/91 Txapeldunordeak
  • Denboraldia 1986/87 Txapeldunak

Zatoz hockey eskolara ondo pasatzera!

9-12 urte daukazu eta belar hockeyan ikasi eta ondo pasatu nahi? Hauxe da zure aukera. Realaren eskolak arratsaldez Bera Berara etorri eta kirol honetaz gozatzera gonbidatzen zaitu. Monitoreak gaur egun talde txuri-urdinean ari diren belar hockeyko jokalariak dira. Izena eman edo informazio gehiago eskatu nahi baduzu, bidali mezu bat helbide honetara: rshockeyeskola@gmail.com. Zure zain gaude stick eta guzti!