CD TERRASSA (LARUNBATA, 11:00) – CLUB EGARA (IGANDEA, 12:00)

Jardunaldi bikoitza etxetik kanpo

Belar-hockeyko gure taldeak denboraldiko lehen jardunaldi bikoitza izango du asteburu honetan. Txuri-urdinek Bartzelonara bidaiatuko dute, larunbatean CD Terrassaren aurka eta igandean Club Egararen aurka jokatzeko.

Iván Lorentek zuzentzen duen taldea sasoi betean iritsiko da hitzordu honetara. Jarraian lortutako hiru garaipenei esker, sailkapeneko goiko postuetara igo dira, eta hor eusteko borrokan jarraitu nahi dute, gogor eta amore eman gabe. Larunbateko neurketan sailkapeneko azken postuetan dagoen talde baten aurka arituko dira; horrek, ordea, are arriskutsuago bihurtzen du norgehiagoka. Igandean, berriz, Egara izango dute aurkari, goiko postuetan egotera ohituta dagoen taldea, nahiz eta denboraldiari ez dion hasiera onik eman.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!