Belar hockeyko gure taldeak denboraldiko lehen garaipena lortu du Valencia CH talde igo berriaren aurka. Lehen laurdenean txuri-urdinak nagusi izan ostean, bigarren laurdenaren hasieran Uxue Madariagak donostiarrak aurretik jartzea lortu du. Golaren ostean, partida parekatu egin da eta emaitza honekin iritsi da atsedenaldia.
Etenaldiaren ostean, gure taldeak markagailua zabaldu du Jone Albak lortutako golari esker. Hala ere, azken laurdenean eta bi minututan, Cristina Carok eta Ángela Colomerrek etxekoek markagailua berdintzea lortu dute etxekoentzat. Baina partida amaitzeko bost minutu falta zirenean, Federica Cartak ateazaina gainditu du penalti korner bidez, eta, horrela, denboraldiko lehen garaipena eskuratu dute. Hiru puntu oso garrantzitsu datorren asteari begira, non Unión Deportiva Taburiente jasoko duten. Atxurrak gora!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin