Belar hockeyko gure taldeak denboraldiko bigarren garaipena lortu du Unión Deportiva Taburienteri irabazi ostean gaur goizean Zubietan (2-0), hasiera bikain bati esker hiru puntuak eskuratzeko balio izan ostean. Partida ezinhobe hasi da, ia lehen jokaldian Sofía Keenanek gola sartu baitu txuri-urdinak aurrea hartzeko. Lehen laurdena amaitu baina lehen, berriro ere Keenanen bitartez, markagailuan abantaila handitzea lortu dute.
Atsedenaldiaren ostean, donostiarrak nagusi izaten jarraitu dute eta ez diote utzi aurkariari ia arriskurik sortzen. Gure taldeak emaitza mantentzen jakin du, lehen minutuetan egindako lan handiari eutsiz. Bigarren garaipena aurreko astean lortutakoari jarraipena emateko. Hurrengo erronka berriro ere etxean izango da, oraingoan Atlètic Terrasa Hockey Clubaren aurka. Atxurrak gora!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin