Belar hockeyko gure taldeak ezin izan du punturik lortu gaur goizean CD Terrassaren aurka (1-0), azken unean ihes egin duen neurketa oso parekatu batean. Partida txuri-urdinak norgehiagokaren kontrola edukitzen saiatuz hasi da, baina ezin izan dute arrisku handirik sortu. Lehen bi laurdenak oso parekatuak izan dira eta atsedenaldira hasierako emaitza berarekin iritsi dira.
Atsedenaldiaren ostean, neurketaren dinamika antzekoa izan da. Bi taldeek ez dute nagusitasun nahikoa lortu aurkariaren atera arriskuz iritsi ahal izateko. Hala ere, katalanen eta gipuzkoarren arteko lehia berdinketan amaituko zela zirudienean, Ana Paula Rierak etxekoak aurreratu ditu penalti korner batean garaipena eskuratzeko. Porrot gogorra, bolada onari amaiera ematen diona. Donostiarrek bihar izango dute berriro hiru puntuak lortzeko aukera, Club Egararen aurka. Atxurrak gora!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin