REAL SOCIEDAD 0-4 CLUB DE CAMPO

Porrota egungo txapeldunen aurka

Gure belar hockeyko taldeak gaur eguerdian galdu du Zubietan Club de Camporen aurka (0-4), aurreko urteko ligako txapelduna, hain zuzen ere. Partidan zehar, txuri-urdinek ez dute aukerarik izan txapelketako talderik onenaren aurrean. Donostiarrek ondo ekin diote neurketari, baina madrildarrek lehen laurdenaren azken txanpan aurrea hartu dute Suzanneren golari esker. Gipuzkoarrek 0-1ekoari eutsi diote bigarren laurden osoan, nahiz eta aurkariak nagusitasuna mantendu duen.

Atsedenaldiaren ostean, kanpokoek bigarrena egin dute hasi eta berehala Suzanneren bitartez. Azken laurdenean, Suzannek bere hirugarren gola lortu du, eta handik bi minutura, Tejadak amaierako 0-4koa egin du. Porrota txuri-urdinentzat; saiatu diren arren, aurkari oso ona izan dute aurrean. Datorren astean, guipuzkoarrek etxetik kanpo jokatuko dute aurreko denboraldian igoera lortu zuen Valencia CDHren aurka. Lehen puntuak lortzeko aukera paregabea. Atxurrak gora!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!