REAL SOCIEDAD – CLUB DE CAMPO (IGANDEA, 12:00)

Partida handia Zubietan

Belar-hockeyko gure taldeak ligako bigarren partida jokatuko du igandean. Txuri-urdinek Club de Campo hartuko dute Zubietan, helburu guztien alde borrokatzeko hautagai den taldea. Iván Lorenteren taldeak itxura ona eman zuen ligako estreinaldian, nahiz eta Sanse Complutenseren aurka punturik lortu ez. 

Igandeko erronka handia da, eta ez da batere erraza izango. Hala ere, donostiarrek aurrerapausoak ematen jarraitzea, beren jarduna hobetzea eta goiko postuetan dauden taldeengana hurbiltzea dute helburu.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!