Instalazioak

Anoeta

Anoeta gure etxea da. 1993an inauguratu zen, gure Atotxa maitearen lekukoa hartuta, eta gaur egun lehen taldearen eta, zenbaitetan, emakumezkoen taldearen partiden agertokia da. 41.000 ikuslerentzako edukierarekin, estadioa berritu egin da, gure klubaren beharretara eta etorkizuneko ikuspegietara egokitutako futbol-zelaia bihurtzeko, eta, horri esker, LaLigako estadio abangoardistenetako bat da. Estadio modernoa eta erronka zein behar berrietara egokitua da, eta bertan maila handiko ekitaldiak egiten dira, hala nola kontzertuak eta errugbi-partidak, baita enpresen ekitaldiak eta azokak ere, berrikuntzaren ondoren sortutako espazio berrietan. Gainera, Anoeta 2030eko Munduko Txapelketaren egoitza izango da; Espainian, Portugalen eta Marokon jokatuko da txapelketa. Estadioak, era berean, klubaren bulegoak eta gure bi dendetako bat ere hartzen ditu.

Bulegoak

Anoeta pasalekua, 1

20014 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Telefonoa (34) 943 46 28 33

Fax (34) 943 45 89 41

realsoc@realsociedad.eus

Nola iritsi

Zubieta

Zubieta Realaren arima da. Bere izpiritua, aurrera egitera laguntzen dio motorra. Bere sorreratik, 1980 ean, instalazio hauek gure kluba bizirik mantentzen duten euskarria dira. Etengabe bilakatzen ari den gunea da, eta futbol-zelai bakarra izatetik gaur egun arauzko zazpi zelai izatera igaro da (laster zortzigarrena ere izango dugu); horietatik bost belar naturalekoak dira. Azken belaunaldiko hiru eraikinek, emakumezkoen futbolari eskainitako Izan berriki estreinatuak barne, Zubieta munduko futbolaren erreferenteetako bat bihurtu dute. Gure mendeurreneko historian zehar, futbolari handietako askok instalazio hauetan jaso dute prestakuntza, Realaren mito bihurtu aurretik. Ongi etorri Zubietara.

Helbidea

Paseo Arrapide, 52

20160 Zubieta / San Sebastián (Gipuzkoa)

Teléfono (34) 943 37 60 35

realsoc@realsociedad.eus

Nola iritsi

RS Shop

Anoetan eta Donostiako erdigunean, Elkano 4 kalean zehazki, kokatzen dira Realaren bi dendak. Hauetan zale txuri-urdinek klubaren produktu ofizial guztiak erosteko aukera dute.

#

Anoeta Denda

Anoeta Pasealekua

20014 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Telefonoa (34) 943 45 56 29

Astelehenetik larunbatera: 10:00etatik 20:00etara.

Partida egunak: web gunean konsulta egin

Nola iritsi
#

Elkano denda

Elkano Kalea, 4

20014 Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Telefonoa (34) 943 42 83 59

Astelehenetik larunbatera: 10:00etatik 20:00etara.

Nola iritsi

Harrobi Taberna

Gorabide eraikuntzan kokatuta, z4 eta Jose Luis Orbegozora orientatuta dagoen terrazarekin, Harrobi Taberna Zubietara gerturatzen diren bazkide eta zaleei zerbitzu onena eskaintzeko helburuarekin jaio da. Harrobik zerbitzua eskainiko die inguruko harmailei eta bazkari eta edariak eskainiko ditu egun osoan zehar. Harrobin gure klubaren historia eta baloreak arnasten dira. 

Informazioa

Arrapide Pasealekua , 52

20160 Zubieta / Donostia (Gipuzkoa)

Ordutegia: Ikusi ‘Informazio gehiago’

Telefonoa (34) 943 46 28 33 (309)

harrobi@realsociedad.eus

Nola iritsi Ospatu Realarekin

NextGenerationEU

REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL SAD.-ek autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako pizgarrien programan parte hartu du, energia-iturri berriztagarriekin, bai eta etxebizitza-sektorean sistema termiko berriztagarriak ezartzeari lotutakoetan ere, Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan, Europar Batasunak finantzatuta - NextGenerationEU.