MOTIBAZIOA ETA HELBURUAK

Realak zinez sinesten du zaleen parte hartzean. Horregatik, lan mahai bat ezarriko da klubaren eta bateko eta besteko eragileen, interes taldeen eta pertsonen artean, interes komuneko gaiei buruz planteatu nahi diren ekarpenak eztabaidatzeko eta jasotzeko, klubaren orainerako eta etorkizunerako garrantzitsuak diren heinean.

Egitasmo hau bultzatzen dugu, konbentziturik jasoko diren ideia, hausnarketa eta proposamenak lagungarriak izango direla kluba kudeatzeko prozesuak hobetzeko, eta, gainera, hobeto aprobetxatuko direla zale, abonatu, akziodun eta beste interes talde batzuen dedikazio desinteresatua zein talentua.

Informazio GEHIAGO

Formatua eta funtzionamendua

Formatuaridagokionez, lan mahaiaren jardueraren oinarrian, berez, saio presentzialakegingo dira, ezaugarri hauekin:

  • Lan mahaia jarraitzeko bokazioarekin jaio da, parte hartzeko, aditzeko eta kontsultak egiteko dinamikarekin.

  • Lan mahaiak ez du erabakitzeko gaitasunik edukiko. Inola ere ezin du, eta ez dunahi, Administrazio Kontseilua ordeztu, ezta Akziodunen Batzar Nagusia ere, legez horiei ematen zaizkien eginkizunetan, dagozkien betebeharrak betetzeko.

  • Klubaren erantzukizuna izango da landu beharreko gaiak eta azpigaiak definitzea, saio bakoitzeko parte hartzaileak aukeratzea, eta saioetarako beharrezkoak diren dokumentuak eta logistika prestatzea.

  • Saioak arinagoak eta operatiboagoak izan daitezen, saiatuko da saio bakoitzean gehienez ere 15 parte hartzaile egotea eta saioek gehienez ere 90 minutu irautea.

  • Saio bakoitzaren aurretik, hainbat eguneko aurrerapenarekin, klubak gai zerrenda argitaratuko du webgunean, landuko diren gai nagusiarekin eta azpigaiekin.

  • Saio bakoitzaren bukaeran, akta bat egingo da, eta saioaren laburpen bat. Laburpena webgunearen atal honetan argitaratuko da.

  • Landuko diren gaiei dagokienez, kanpoan geratuko dira klubaren edozein diziplinatako kirol eremuarekin zerikusia dutenak.

Hitzbatean, ‘Entzuten zaitugu’ atal honen bitartez planteatzen den gaiariburuzko ekarpenak idatziz egiteko aukera edukiko du behar bezalaidentifikatutako edozein pertsonak edo erakundek

SAIO ONDORENGO PROTOKOLOA

  1. Saio bakoitzaren laburpena webgunean argitaratuko da.

  2. Klubak barne arduradunei eta estamentuei helaraziko dizkie jasotako proposamenak eta ekarpenak, planteatutako gaiei beraiek ematen dizkieten erantzunak jasotzeko. Erantzun horiek parte hartzaileekin partekatuko dira hurrengo saioaren aurretik, eta erantzunen laburpen bat webgunean argitaratuko da.

  3. Lan mahaian parte hartzen duten pertsona eta erakundeek mahaiaren kontsulta izaera hartuko dute bere gain, eta klubaren arduradunak izango dira, Administrazio Kontseilua azken batean, landutako ideia, hausnarketa eta proposamenen egokitasuna eta nola txertatu baloratuko dutenak.

  4. Pertsona eta erakunde parte hartzaileek saioetako edukien eta dokumentuen izaera konfidentziala eta pribatua errespetatuko dute, jendaurrean zabaltzeko berariaz landutako laburpenak alde batera utzita.

noetan Realeko partida bat jokatzen denean sekulako inpaktua dauka horre

bileraren gaia: mugikortasuna

Realak Anoetako Estadioan partida bat jokatzeak sekulako inpaktua dauka hirian, donostiarren eta gipuzkoarren eguneroko bizimoduaren hainbat alderditan eragina baitauka.

Mugikortasuna da gehien kaltetzen diren alderdietako bat. Realean badakigu hori gertatzen dela eta, horregatik, gai horri eskaini nahi diogu ireki dugun prozesu parte hartzailearen lehen bilera.

Gure asmoa da prozesu parte hartzaile honen bitartez hainbat gai lantzeko ekimenak sortzea, betiere iraunkortasunaren eta ingurumenarekiko errespetuaren moduko funtsezko balioak kontuan hartuta. Esaterako, gai hauek lantzeko ekimenak:

  1. Hirian oro har eragindako kaltea murrizteko ekimenak, eta gure zaleei Anoetara iristen laguntzekoak.

  2. Ahal den neurrian, gure zaleek desplazamenduan (Anoetako sarrera eta irteera) ematen duten denbora murrizteko ekimenak.

  3. Desplazamenduen erosotasuna areagotzeko eta garraio publiko eta alternatiboaren erabilera sustatzeko ekimenak.

INFORMAZIO GEHIAGO

Prozesu parte hartzaile honetan aurreikusten denez, norbanakoek zein erakundeek egin ahal izango dituzte ekimenak edo iradokizunak, prozesu parte hartzaile honen sarreran azaltzen den prozeduraren arabera bideratuta.

Lehen bilera honi dagokionez, egiten diren iradokizunek edo proposamenek ezaugarri hauek eduki beharko dituzte, lehen aipatutako prozedura errespetatu ez ezik.

  1. 1,2 eta 3 puntuetan adierazitako gaien gainekoak izan beharko dira.

  2. Ez dira behin-behineko egoerek edo une jakin batekoek eragindako gorabeherez arituko, esaterako Estadioa birmoldatzeko obrek eragindako deserosotasunez.

Gaian interesa duten pertsona edota erakunde guztiak gonbidatzen ditugu beren proposamenak guri helaraztera gaurtik azaroaren 23ra arte. 

Mugikortasunari buruzko ekarpenak egiteko epea bukatu da. Mila esker zuen partaidetzagatik eta iritziagatik


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!