ERAKUNDEAREN ETA ANTOLAMENDUAREN INFORMAZIOA

1.1 Aurretikoa

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legeak, abenduaren 9koak, ERAKUNDEARI, ANTOLAMENDUARI ETA PLANGINTZARI BURUZKO INFORMAZIOA izeneko epigrafeko 6.1 artikuluan xedatzen duenez:

"1. Betetzen dituzten funtzioei, aplikatu beharreko araudiari eta antolamendu egiturari buruzko informazioa argitaratu behar dute titulu honen aplikazio eremuan aipatzen diren subjektuek. Horretarako, organoetako arduradunak eta haien profila eta ibilbide profesionala jasotzen dituen organigrama eguneratua argitaratuko dute".

Ondorioz, aipatu xedapena guztiz betetzen da, bertan xedatzen denaren arabera, eta lehenik eta behin REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADek garatzen dituen funtzioak adierazten dira, horien izaera eta erregimen juridikoa bereiziz, eta halaber entitateak garatutako funtzioak azaltzen dira, legedi aplikagarriaren arabera (2. puntua). 

Ondoren, araudi aplikagarria aipatzen da (3. puntua) eta erakundearen antolamenduaren egitura azaltzen da (4. eta 5. puntuak). Azkenik, klubarekin eta bertako arloekin zuzenean harremanetan jartzeko datuak ematen dira (6. puntua).

1.2 Klub / SADek garatzen dituen funtzioak

"REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SAD" izenarekin izaera mugagabeko Kirol Sozietate Anonimo bat eratzen da, eta bere xede soziala eta funtzioak hauek dira:

  1. 1.- Izaera profesionaleko eta eremu estataleko eta, bere kasuan, europako kirol lehiaketa ofizialetan parte hartzea, futbolaren kirol modalitatean.

  2. 2.- Kirol modalitate batean edo hainbatetan kirol jarduerak sustatzea eta garatzea, eta dagozkien lehiaketetan parte hartzea.

  3. 3.- Mota guztietako kirol ikuskizun, produktu eta eskubideak ustiatzea eta komertzializatzea, kirol modalitateari eta talde profesionalari lotuta.

Jarduera horiek guztiak osorik edo partzialki garatu ahal izango dira, zeharka, Sozietate filialen bitartez, zeinetan Sozietateak haien akzioen titulartasuna edo bestelako partaidetza bat duen eta xede sozial berdina edo antzekoa dutelarik.

1.3 REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADi aplikatzeko araudia

  • 10/1990 Legea, urriaren 15ekoa, Kirolarena.
  • 14/1998 Legea, ekainaren 11koa, Euskadiko kirolarena.
  • 1251/1999 Errege Dekretua, uztailaren 16koa, kirol sozietate anonimoei buruzkoa.
  • Klub/SADei aplikatu beharreko gainerako araudiak (Estatutuak, Erregelamendu Orokorra eta RFEFko Diziplina Kodea), Estatutu Sozialak, Erregelamendu Orokorra eta aurrekontuak lantzeko LFKko Arauak.
  • REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADen Estatutuak.
  • REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADeko abonuaren baldintza orokorrak.
  • 19/2007 Legea, uztailaren 11koa, kirolean egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkakoa.
  • 203/2010 Errege Dekretua, otsailaren 26koa, Kirolean egon daitekeen bortizkeriaren, arrazakeriaren, xenofobiaren eta intolerantziaren aurka egiteko Araudia onetsi duena.

1.4 Administrazio Kontseilua

Administrazio Kontseiluaren osaera deskargatu

1.5 Organigrama

Klubaren organigrama deskargatu

1.6 Kontaktu datuak

Klubaren kontaktu datuak deskargatu

AURREKONTU ETA EKONOMIARI BURUZKO INFORMAZIOA ETA ESTATISTIKAK

2.1 Aurretikoa

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legeak, abenduaren 9koak, "EKONOMIARI, AURREKONTUARI ETA ESTATISTIKARI BURUZKO INFORMAZIOA"• izeneko atalean, 8.1 eta 8.2 artikuluetan dioenez, Klubari / SADi dagokionez, titulu horren aplikazio eremuan aipatzen diren subjektuek ekonomian edo aurrekontuan eragina duten administrazio kudeaketako egintza hauei buruzko informazioa argitaratu beharko dute, gutxienez:

a) Kontratu guztiak, honako datu hauek adierazita: xedea, iraupena, lizitazio- eta esleipen-zenbatekoa, zein prozeduraren bidez egin den, zein bitartekoren bidez iragarri den –iragarri bada–, prozeduran parte hartu duten lizitatzaileen kopurua, esleipendunaren nortasuna eta kontratuaren aldaketak. Kontratuetan atzera egin eta kontratuari uko egiteko erabakiak ere argitaratu egin beharko dira. Kontratu txikiei buruzko informazioa hiru hilean behin argitaratu ahal izango da.

b) Sinatutako hitzarmenen zerrenda, honako hauek adierazita: sinatzaileak, xedea, iraupena, aldaketak, prestazioak emateko obligazioa dutenak eta adostutako obligazio ekonomikoak –baldin badaude–. Halaber, sinatzen diren kudeaketa aginduak ere argitaratuko dira, honako datu hauek adierazita: xedea, aurrekontua, iraupena, obligazio ekonomikoak eta azpikontratazioak (esleipendunak, esleipen prozedura eta esleipenaren zenbatekoa adierazita)

c) Emandako diru laguntza eta laguntza publikoak, zenbatekoa, xedea edo helburua eta onuradunak adierazita.

d) Aurrekontuak, partida nagusiak eta gauzatzeari eta administrazio publikoen aurrekontu egonkortasuneko eta finantza iraunkortasuneko helburuen betetze mailari buruzko informazio eguneratu eta ulergarria adierazita.

e) Argitaratu beharreko urteko kontuak eta kanpo kontroleko organoek horiei buruz egiten dituzten kontu auditorien eta fiskalizazioen txostenak.

f) Titulu honen aplikazio eremuko entitateetako goi kargu eta arduradun nagusiek jasotzen dituzten urteko ordainsariak. Halaber, kargua uztean jasotako kalte ordainak ere argitaratuko dira, jaso badituzte.

.....................................................................................................

2. 2. 3. artikuluan aipatutako subjektuek artikulu honen lehen ataleko a) eta b) letretan adierazitako informazioa argitaratu beharko dute, administrazio publiko batekin sinatutako kontratu edo hitzarmenak direnean. Halaber, c) letran aipatutako informazioa argitaratu beharko dute laguntza administrazio publiko batek ematen badu".

Horrenbestez, hurrengo 2., 3. eta 4. puntuetan informazioa ematen da Klubak / SADek izenpetutako kontratu eta hitzarmenei eta Administrazio Publikoetatik jasotako diru laguntzei buruz. 

Ondoren, aurrekontuei eta urteko kontuei buruzko dokumentazioa, babesleen zerrenda eta erakundeko goi kargu eta arduradun nagusiek jasotako ordainsariak argitaratzen dira, hurrengo 5., 6., 7. eta 8. puntuetan, hurrenez hurren.

REAL SOCIEDAD DE FUTBOL SAD ez dago hartzekodunen konkurtso egoeran.

2.2 Administrazio Publikoarekin izenpetutako hitzarmenak

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legearen, abenduaren 9koaren, 8 a) artikuluan adierazitakoa betez, Klubak/SADek izenpetutako kontratuak zerrendatzen dira:

Euskal Herriko Unibertsitatea

- Lankidetzarako esparru hitzarmena EHU, Real Sociedad eta Real Sociedad Fundazioaren artean, Unibertsitateko komunutatean futbola sozializatzeko, hedatzeko, aztertzeko eta sustatzeko lanak baterako garatzeko.

- Fisioterapiako praktikak.

Anoeta Kiroldegia, SA eta Donostiako Udala

- Lankidetza hitzarmena, 1993ko abuztuaren 2koa, Anoetako Estadioa erabili eta ustiatzeko.

- Anoetako Estadioa birmoldatzeko hitzarmena, 2016ko irailaren 1ekoa.

Gipuzkoako Foru Aldundia

- Gipuzkoako oinarriko futbolaren garapena, gizon eta emakumeentzat.

2.3 Administrazio Publikoarekin izenpetutako kontratuak

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legearen, abenduaren 9koaren, 8 b) artikuluan adierazitakoa betez, Klubak / SADek izenpetutako kontratuak zerrendatzen dira:

Sociedad Estatal de Correos y Telégrafos

- Helburua: Posta eta paketeria zerbitzua.

- Obligazio ekonomikoak: Frankeoak eta emandako zerbitzuak ordaintzea.

STM (San Telmo Museoa, SA)

- Helburua: leku bat alokatzea abonatu izaten 50 urte bete dituztenei urrezko intsigniak entregatzeko ekitaldia antolatzek.

- Obligazio ekonomikoak: emandako zerbitzu ordaintzea. 

Kirolgi Fundazioa

- Helburua: babesle izateko kontratua.

- Obligazio ekonomikoak: emandako zerbitzuak ordaintzea.

2.4 Administrazio Publikoetatik jasotako diru laguntzak eta bestelako laguntzak (Memoriaren 38.orrialdeko 14.2 oharra)

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legearen, abenduaren 9koaren, 8 c) artikuluan adierazitakoa betez, Klubak / SADek Administrazio Publikoetatik jasotako diru laguntzak zerrendatzen dira:

Futbol Profesionaleko Liga (funtzio publikoak egiten dituen erakunde pribatua)

- Kirol azpiegiturak indarkeria prebenitzeko araudietara egokitzeko, Estatuaren kirol apustuetan diru bilketaren eta sarien banaketa arautzen duen 419/1991 Errege Dekretuak, martxoaren 27koak, eta ondorengo aldaketek (258/1998 Errege Dekretua, 98/2003, eta Errege Dekretua, 566/2010 Errege Dekretua) xedatzen dutenaren arabera: 182.075,88 euro.

- Kinieletan parte hartzea: 131.284,66 euro.

Nesken futboleko kluben elkartea

- Nesken futboleko garapenerako diru laguntza: 82.125 euro.

Eusko Jaurlaritza

- Hobetuz diru laguntza. Enpresek garatu beharreko prestakuntza ekintza estrategikoak finantzatzeko laguntzak: 8.139 euro.

Gipuzkoako Futbol Federazioa (funtzio publikoak egiten dituen erakunde pribatua)

- Diru laguntzak haurren arbitrajeetarako eta jokalarien izen ematerako: 287 euro.

Donostiako Udal Kirol Patronatua

- Real Sociedad Kirol Taldearentzako diru laguntza, nesken hockeyaren atalerako.

- Real Sociedad de Fútbol, SADentzako diru laguntza, nesken futbolerako: 4.000 euro.

Espainiako Futbol Federazioa (funtzio publikoak egiten dituen erakunde pribatua)

- 'Universo Mujer' nesken futbolerako diru laguntza: 74.589 euro.

2.5 Aurrekontuak

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legearen, abenduaren 9koaren, 8 d) artikuluan adierazitakoa betez, bertan aipatutako dokumentazioaren kopia ematen da.

2018-2019 aurrekontua deskargatu

2.6 Urteko kontuak

Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legearen, abenduaren 9koaren, 8 e) artikuluan adierazitakoa betez, bertan aipatutako dokumentazioaren kopia ematen da

  • 2017-2018ko kontuak (azkenekoz auditatuak eta juntarengatik onartuak) deskargatu
  • Klubaren azken Urteko Kontuak Merkataritza Erregistroan sartu direneko data: 2019.01.10
  • Urteko kontuak eta derrigorrez bidali behar den gainerako informazio ekonomiko eta finantzarioa Futbol Profesionaleko Ligara bidali zireneko data:  2018.11.30. 
  • Azken Urteko Kontuak Kirol Kontseilu Gorenari (CSD) eman zaizkioneko data: 2018.12.03 
  • Oreka puntua (LFPren Kontrol Ekonomikoaren Erregelamenduan definitzen arabera  (denboraldi bateko diru sarrera garrantzitsuen eta gastu garrantzitsuen arteko aldea) eta bere adierazleak (RLFPren 12. Artikulua) (20. Artikuluaren arabera)): Memoriaren 22.2.1.C oharra (49. orrialdea).
  • Atxikitako erakundeen urteko kontuak, bereziki Klubaren Fundazioaren Kontuak eta Memoria osoa halakorik badago (atxikitako erakunderik ez badago, webgunean adieraziko da berariaz): Memoriaren 16.4 oharra (40. orrialdea eta hurrengoak). 
  • Autonomia Finantzarioa: Ondare garbia (Pasiboa + Ondare garbia): 1. orrialdeko Balantzean jasota (Urteko Kontuak). 
  • Lehen taldearen garrantzi ekonomikoa (lehen taldeari guztira ordaindutakoa/Klubaren guztirako aurrekontuan): Memoriaren 22.2.2 oharra (50. orrialdea). 
  • Klubaren zorra (Klubaren zorrak guztira/diru sarrera garrantzitsuak): Memoriaren 22.2.3 oharra (51. orrialdea). 
  • Klubaren diru sarrera garrantzitsuen xehakapena (RLFPren I.7 eranskina): Memoriaren 22.2.1.A oharra (48. orrialdea). 
  • Klubaren gastu garrantzitsuen xehakapena (RLFPren I.8 eranskina): Memoriaren 22.2.1.B oharra (48. orrialdea). 
  • Lehen taldeari lotutako gastuen xehakapena (RLFPren arabera): Memoriaren 22.2.2.A oharra (50. orrialdea). 
  • Klubaren zorra xehakatuta (CECSD-IV): 1) Administrazio Publikoekiko zorra: a) Ogasun Publikoarekiko zorra, b) Gizarte Segurantzarekiko zorrak; 2) Zor pribatua: a) Kreditu erakundeekiko zorrak, b) Beste zor batzuk: Urteko kontuen 1. orrialdea (“C..- PASIBO KORRONTEA” atala). 
  • Kasuan kasuko administrazio publikoekiko zorren zerrenda: Memoriaren 11.1 oharra (28. orrialdea). 
  • Enplegatuekiko zorren eta kredituen zerrenda argitaratzen da (RLFPren 12.artikulua) (17. Artikuluaren arabera). 1. orrialdea, Urteko Kontuak: C.- PASIBO KORRONTEA ataleko 7. puntua  
  • Kirol langileekiko zorren eta kredituen zerrenda argitaratzen da (RLFP). 1. orrialdea, Urteko Kontuak: C.- PASIBO KORRONTEA ataleko 6. puntua.
  • Klubak kontzeptu hauengatik jasotako diru kopuruak argitaratzen dira: a) eskualdaketak edo traspasoak eta b) azken bi denboraldietan egindako fitxaketak (gutxienez jokalari kopurua eta a) eta b) kontzeptuen zenbateko globala eta eragiketetako inbertsio fondoak egon badira horien zenbatekoa: Memoriaren 13.7 oharra (36-37 orrialdeak). 
  • Eragiketa hauengatik jasotako diru kopuruak argitaratzen dira: a) jokalarien salmenta eta b) jokalariak alde baterako uztea (gutxienez jokalari kopurua eta a) eta b) kontzeptuei dagokien zenbateko globala): Memoriaren 13.7 oharra (36-37 orrialdeak).  
  • Klubaren Zuzendaritza Batzordeko/Administrazio Kontseiluko kideek jasotako ordainsariak, kasua bada (ez badute ordainsaririk jaso, webgunean adieraziko da berariaz): Memoriaren 16.1 oharra (40. orrialdea). 
  • Klubaren Goi Zuzendaritzako kideek edo arduradun exekutibo gorenek  jasotako ordainsariak, bai eta horiek denek ordezkaritza lanetan egindako gastuak ere: Memoriaren 16.1 oharra (39. orrialdea).
  • Inbertsioak jokalarietan: azken denboraldian lehen taldeko jokalarietan inbertitutako dirua/diru sarrera garrantzitsuak: %41 (Memoriaren 50.orrialdea)

2.7 Administrazio Kontseiluak jasotako ordainsaria

Administrazio Kontseiluko kideek ez dute ordainsaririk sortu Klubean. 2015eko ekainaren 30ean, Klubak ez du pentsio eta bizitza aseguruen gaineko obligaziorik hartuta Administrazio Kontseiluko aurreko kideei edo oraingoei dagokienez, eta ez du horiengatik berme izaerako obligaziorik hartuta.

2.8 Real Sociedad de Fútbol, SAD-eko hornitzaileak

Real Sociedad de Fútbol, SAD-eko hornitzaileeen zerrenda deskargatu