Bazkideak

Urteko kuota

Gunea Bat, bi, hiru,
lau, bost, sei
0-6 Urte
Infantila 7-14 Urte Gaztea 15-25 Urte Aurrera 26-29 Urte Txuri urdina > 29 Betikoa > 65 Urte y 25
Urte ant.
Beheko eraztuna
1, 20 101 € 203 € 338 € 506 € 675 € 439 €
2, 19 75 € 150 € 250 € 375 € 500 € 325 €
3, 6, 15, 17 42 € 84 € 140 € 210 € 280 € 182 €
4, 7, 14, 18 36 € 72 € 120 € 180 € 240 € 156 €
5, 16 52 € 104 € 173 € 259 € 345 € 224 €
8, 12 56 € 113 € 188 € 281 € 375 € 244 €
9, 10, 13 68 € 135 € 225 € 338 € 450 € 293 €
11

360º IKUSMENA

11 Gunea (ekialdea)

X
83 € 165 € 275 € 413 € 550 € 358 €
Harmaila Familientzako

360º IKUSMENA

Harmaila Familientzako (iparraldean)

X
44 € 87 € 145 € 218 € 290 € 189 €
Harmaila Aitor Zabaleta

360º IKUSMENA

Aitor Zabaleta (hegoaldea)

X
44 € 87 € 145 € 218 € 290 € 189 €
Goiko eraztuna
A

360º IKUSMENA

A Gunea (mendebaldea)

X
86 € 173 € 288 € 431 € 575 € 374 €
B

360º IKUSMENA

B Gunea (mendebaldea)

X
92 € 183 € 305 € 458 € 610 € 397 €
C, N 75 € 150 € 250 € 375 € 500 € 325 €
P, S 59 € 119 € 198 € 296 € 395 € 257 €
D, K, M, E1, L1 36 € 72 € 120 € 180 € 240 € 156 €
L2, E2 44 € 87 € 145 € 218 € 290 € 189 €
L3, E3 42 € 84 € 140 € 210 € 280 € 182 €
F, J 68 € 135 € 225 € 338 € 450 € 293 €
R

360º IKUSMENA

R Gunea (ekialdea)

X
53 € 107 € 178 € 266 € 355 € 231 €
G

360º IKUSMENA

G Gunea (ekialdea)

X
84 € 168 € 280 € 420 € 560 € 364 €
H, I 78 € 156 € 260 € 390 € 520 € 338 €

BAZKIDEA IZATEAREN ONURAK

1

Bildu puntuak Realzale Programarekin eta zatoz Anoetara dohainik.

2

Nesken taldearen eta Sanseren partidetara sarrera librea."

3

%10eko deskontua denda ofizialetan.

4

Real 100 Museora sartzeko prezio berezia eta 14 urtetik beherako bazkideek sarrera librea.

5

5 akzio edo gehiagoren titularra bazara, %5eko deskontua zure kuotan bazkide izanez gero.

PERTSONEI BIDERATUTAKO REALA

Realak pertsonei bideratutako kluba izan behar du. Haiek dira gure sorburua, gure iparra. Hori dela eta, gure helburua afizioa garai berri honetan osorik inplikatzea izan behar du, hartzen dugu erabakietako bakoitzean.

Arrazoi horregatik gure familia txuri urdina osatzen dute kolektiboei abantaila ugari eskaintzen dizkiegu Anoetara joateko, eta guztiok batera, gure talde kuttunarekin emozioz eta zirraraz betetzeko.

Bat, bi hiru, lau bost, sei

Reala gure ADNan doan zerbait da, txuri-urdin jaiotzen da. Txartel hau aukera bat da txikienek hurbileko lotura izan dezaten euren taldearekin (O eta 6 urte artean).

Eserlekuarekin

  • Bazkide Txartel personalizatua eta ongietorri oparia.
  • Egokitutako eserlekuarekin (edukiaren arabehera): kuota = taula ikusi.

Eserlekurik Gabe

  • Bazkide Txartel personalizatua eta ongietorri oparia.
  • Egokitutako eserlekurik Gabe: 15 euro.

Familiak

Real Sociedad harrobiko kluba da. Zelai barruan eta kanpoan. Realaren familia beti izango da handia, osatzen duten milaka eta milaka familia handi eta txikiei esker. Txuri urdin sentimendua heredatu egiten da eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen da. Eta horrexegatik, familia sentimendu hori Anoetan partekatzea nahi dugu. Zuentzako sortzen den Familientzako Harmailan, edo zelaiko beste guneren batean. Baina betiere elkarrekin.

Sakatu hemen Familientzako harmailaren abantailak ezagutzeko

Betikoa

65 urtetik gorako bazkideek, gutxienez 25 urteko antzinatasuna badute, prezio berezia izan dezakete urteko tarifan, txartel pertsonalizatu eta transferiezin baten bidez; txartela pertsonalki eskatu beharko dute klubaren bulegoetan.

Akziodunak

5 akzio edo gehiagoren titularrak diren akziodunek bazkide kuotan %5eko deskontua izango dute (presioa akzioko: 51,08 euro). Gure akziodunentzako abantaila gehiagoren berri izan nahi? Sakatu

hemen

Langabeak

Realak, langabeen kolektiboari laguntzen jarraitzeko ahaleginean, orain dela lau urte baino gehiago abiarazitako ekintza jarraitu nahi du; dagoeneko klubeko abonatu askok gozatu dute horren onuraz.

Nor izan daiteke abonu honen onuradun?

Honako hauek egongo dira estaldura honen pean aseguratuta: pertsona fisikoak diren bazkide guztiak, 18 urte baino gehiago eta 65 baino gutxiagokoak, langabezia egoeran sartu baino lehen, gutxienez 180 eguneko tarte jarraituan inoren konturako lan kontratu mugagabearekin –astean gutxienez 30 ordukoa– ibilitakoak.

Era berean, bazkidearen antzinatasunak 6 hilekoa izan behar du, gutxienez, langabezia egoeran hasi aurretik. Bazkidea langabezian geratzen bada jarraian 90 egun baino gehiago, urteko kuotaren zenbatekoa estalita izango du.

Eta bazkidea izanik langabezian geratzen banaiz?

90 egun jarraian langabezian egon ostean, eta goian adierazitako baldintzak beteta, Langabezia Asegurua eskatu ahalko duzu.

Zer dokumentu aurkeztu behar da?

NANaren fotokopia, kaleratze jakinarazpenaren fotokopia, azken kontratuaren fotokopia, azken nominaren fotokopia eta langabezia egoera egiaztatzen duen agiria.

12. jokalaria

Anoetan jokatzen diren partiden %100ra etortzen da (Liga eta Kopa). Euri, ordutegi eta hotzaren kontra ere fideltasuna mantentzen duena. Zalegoaren zenbakia den dortsala, 12 zenbaki sinbolikoa, denboraldi bakoitzeko bere bazkide txartelan agertzen da.

Aitor Zabaleta Harmaila

Onenetan eta are gehiago txarrenetan dauden horietako bat baldin bazara, edo minutu bat ere lagundu gabe ez dauden edo partida bat ere galtzen ez duten horietako bat bazara, hau da zure harmaila.

Zer egin behar da?

  • Salto egin, dantza egin eta mugitu, partidak irauten duen bitartean
  • Txuri Urdinez jantzi
  • Ahotsik gabe geratu partida bakoitzean
  • Partida guztietara joan

Familientzako harmaila

Realaren familia beti izango da handia, milaka eta milaka familia handik osatuta dagoelako. Txuri urdin sentimendua heredatu egiten da eta belaunaldiz belaunaldi transmititzen da. Nork eraman zintuen lehenengo aldiz Atotxara? Nork ez du gogoratzen aitonarekin batera Anoetan bizitako une hura? Edo gol bakoitzaren ondoren ama eta anaia besarkatzen dituzun unea?

Zelai berriarekin oroimen berezi gehiago eraikiko ditugu gure jendearen ondoan. Horretarako jaio da, baita ere, Familientzako Harmaila, une horiek familia giroan eta era atseginean eta ludikoan bizitzen laguntzeko. Anoetak familientzako harmaila bat edukiko du iparraldeko harmaila berrian, beti etxekoak ondoan edukita gure taldeaz gozatu nahi duten familientzat.

Futbola ehunka familia realzaleren artean bizi ahal izango dute, baina ez hori bakarrik. Familientzako Harmaila horren inguruan dauden guneak ere erabili ahal izango dute ondo pasatzeko eta entretenitzeko, igandero zuen esperientziak laurogeita hamar minutu baino gehiagokoa izan dadin. Laster gune berezi bat izango duzu Realari diozun maitasuna gurasoekin eta seme-alabekin partekatzeko.