Hona hemen biharko partidarako informazio erabilgarri guztia: Real Sociedad-RC Celta (21:00):
Topagunea
Iazko denboraldiaren arrakastaren ondoren, aurten Topagunean errepikatu dugu Anoetako atarikoa girotzeko. Datorren ostegunean, Celtaren bisita dela eta, martxan egongo da 19:00etatik 22:00etara, hegoaldeko zabalgunean, 13. atearen ondoan. Gure zaleek motorrak berotu ahal izango dituzte zuzeneko musikarekin, food truckak janari eta edariarekin...
Gastrogune (Keler Espazioa)
Gastrogune 19:00etatik 23:00etara egongo da martxan. Partida pantaila erraldoian ikusi ahal izango da, 23:00ak arte.
NFC formatuko txartela
Realak arrakastaz ezarri zuen joan den denboraldian NFC formatuko txartel digitala, estadiora azkar, eroso eta erraz sartzeko modu berria. Dagoeneko deskarga daiteke denboraldi berriko NFC txartela.
Ostiral honetan, Anoetarako sarbidea arintzeko erabili ahal izango duzu. Deskargatu eta mugikorreko edo erloju adimenduneko wallet-ean gorde ondoren, Interneteko konexiorik gabe ere erabili ahal izango duzu; beraz, estaldura-arazoek ez dute sarbidean eraginik izango.
Garrantzitsua: joan den denboraldian NFC txartela erabili bazenuen ere, berriro deskargatu beharko duzu denboraldi honetan.
Txartel-lagapenak
Gogoratu, bertaratu ezin baduzu, bazkide-txartela klubari edo pertsona bati (senideari, lagunari, nahi duzunari) laga diezaiokezula. Bi eragiketetako edozein egiteko, aldez aurretik erregistroa eguneratuta izan beharko duzu. Sarbideetako kontrol eta segurtasun arrazoiengatik, kudeaketa 18:00ak baino lehen egin beharko duzu.
Egin klik HEMEN eta jarraitu argibideak.
Hiri-autobusak partida ondoren
Anoetatik gertu aparkatzeko gune berriak prestatu dira, estadiora iristeko zein estadiotik irteteko, Illunbe ordezkatzeko eta bertara iristeko zailtasunak murrizteko. Hainbat aukera aztertu ondoren, honako hauek dira kokapen bideragarriak:
Probintziatik datozen autobusak
Anoetatik gertu aparkatzeko gune berriak prestatu dira, estadiora iristeko zein estadiotik irteteko, Illunbe ordezkatzeko eta bertara iristeko zailtasunak murrizteko. Hainbat aukera aztertu ondoren, honako hauek dira kokapen bideragarriak:
Zorroaga pasealekua 22 (Loiolarako norabidean): 13 autobus
Zorroaga pasealekua 26 (Loiolarako norabidean): 13 autobus
Gregorio Ordoñez (Loiolako Erriberarantz): 10 autobus
Anoetako eraztunaren barnealdea: 9 autobus (Mugikortasun Urriko Pertsonentzako lineak)
Zorroaga pasealekua – Social Hub (Anoetarako norabidean): 16 autobus (aparkatzeko bakarrik)
Euskotrenen eta Donostiabusen zerbitzu berezia
Bai Euskotrenek bai Donostiabusek zerbitzu bereziak eskainiko dituzte.
Euskotreni buruzko informazio gehiago (egin klik HEMEN)
Donostiabusi buruzko informazio gehiago (egin klik HEMEN)
Txarteldegiak
Anoetako bazkideari arreta emateko bulegoaren ondoan dauden txarteldegiak —Atano III pilotalekuaren parean— 19:00etatik aurrera egongo dira martxan.
Denda eta tabernetako zerbitzua
Anoetako dendak 10:00etatik 21:00etara irekita egongo da etenik gabe. Bestalde, estadioko tabernak 20:00etatik aurrera irekiko dira.
Bizikleten aparkalekua
Aste barruan jokatzean, bizikleten eta patineteen aparkalekua, Amara Berri ikastetxean kokatua eta IBK Bikek babestua, ez da gaituko oraingo honetan.
Bestalde, udal agintariek motorren aparkaleku bat prestatu dute Errondo pasealekuan, estadiorantz eta Podavines kalearen parean.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin