CRYSTAL PALACE-REAL SOCIEDAD (OSTEGUNA 26, 21:00)

Londreserako azken sarrerak salgai

Realak zaleen eskura jarri ditu azaroaren 26an Londresen Crystal Palaceren aurka jokatuko duen Europa Leagueko partidarako geratzen diren azken sarrerak. 1.500 realzale baino gehiago joango dira taldearekin bidaia honetan.

Anoetako Bazkideentzako Arreta Bulegoa bihar, osteguna, 10:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, sarrera horien erosketa kudeatzeko.

Bazkideek, RS Fanek eta gainerako zaleek erosi ahal izango dituzte sarrerak. Erosketa egiteko unean ordaindu beharko dira, eta izapideak aurrez aurre egin ahal izango ditu bidaiatuko duen pertsonak berak edo haren senide edo lagun batek.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!