BAKARRIZKETA ZIRKUITUAREN BOSGARREN EDIZIOA AURKEZTU DA

Hemen da Reala Comedy

Vídeo

Reala Zuzenean Comedy bosgarren ediziora iritsi da, abendutik maiatzera bitartean Anoeta umorez beteko duen egitarau berezi batekin. Zazpi umorista, bost ikuskizun eta komedia ulertzeko hainbat modu izango dira protagonista Realaren bakarrizketa zirkuituaren denboraldi berrian.

Ignatius Farrayk emango dio hasiera edizio honi, umorearen munduko izen berezienetako batek. Bere estilo lotsagabe, absurdo eta surrealistari esker, komediaren erreferente ezaguna bihurtu da, eta ibilbide luzea egin du telebistan eta irratian. Abenduaren 18an eskainiko du emanaldia Keler Espazioan.

Otsailaren 19an Miriam Cabezaren txanda izango da. Donostiar aktoreak hainbat lan egin ditu telebistan, besteak beste, Vaya semanita eta Gym Tony saioetan. Antzezpena eta komedia uztartzen ditu bere ibilbidean, eta Keler Espazioan izango da haren emanaldia ere. Bere bakarrizketa euskaraz eta gaztelaniaz izango da. 

Zirkuituak apirilaren 9an jarraituko du, Raúl Pérezen emanaldiarekin. Estatu mailako imitatzaile handienetako bat da. Pertsonaia ugariren ahotsak eta keinuak erreproduzitzeko duen gaitasunari esker, ohiko aurpegia bihurtu da telebistan, eta El Intermedio bezalako saioetan parte hartu du.

Apirilaren 30ean, Facu Díaz, Jorge Ponce eta Iggy Rubín elkarrekin arituko dira Anoetako Familia Harmailan. Díaz umore garratzagatik eta gaurkotasunari buruzko begirada satirikoagatik nabarmentzen da; Poncek ibilbide luzea egin du gidoilari eta umorista gisa, La resistencia eta La Revuelta bezalako saioetan; Rubínek, berriz, umorista lana eta gidoilari zein irrati-esatari gisa duen esperientzia uztartzen ditu.

David Cepok emango dio amaiera bosgarren edizio honi, maiatzaren 21ean Familia Harmailan eskainiko duen emanaldiarekin. Madrildar umorista egungo komediaren izen ezagunenetako bat bihurtu da sare sozialetako bideoei eta zuzeneko ikuskizunei esker. Publikoarekiko hurbiltasuna eta eguneroko egoerak dira bere umorearen ezaugarri nagusiak.

Ikuskizunez gozatzeaz gain, publikoak umorea eta gastronomia uztartzeko aukera izango du Anoetan. Estadioko ateak eta tabernak emanaldi bakoitza hasi baino ordubete lehenago irekiko dira. Ekitaldietan, Keler babesle nagusiak eta Mundukuona laguntzaileak beren produktuak eskainiko dituzte ostalaritza guneetan.

Sarrerak salgai

Bost ikuskizunetarako sarrerak salgai daude dagoeneko esteka honetan. Bazkideek eta RS Fanek deskontu bereziak izango dituzte.








En el evento en cuestión la REAL SOCIEDAD DE FÚTBOL procederá a la toma de imágenes, las cuales podrán ser publicadas en canales oficiales del CLUB con fines promocionales del acto en cuestión. En caso de no querer que las imágenes en las que pueda aparecer Ud. o algún menor que esté bajo su tutela sean publicadas, por favor, háganoslo saber en la siguiente dirección de correo electrónico, y procederemos a su inmediata retirada: pdcp@realsociedad.eus. La política de privacidad correspondiente se encuentra en el siguiente enlace: https://cdn.realsociedad.eus//Uploads/CntDetalles/503/1/acd80c62-c8f7-4b75-9eb4-d09362fb43cd.pdf



Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!