REAL SOCIEDAD DE FUTBOL, SADkoek berretsi nahi dugu, eta nabarmendu, gure konpromisoa eta dedikazioa hortxe daudela, bai gobernu korporatibo oneko praktikak bultzatzeko, bai kudeaketa etiko eta profesionala egiteko, bai hartutako erabakietan zintzo jokatzeko, hala Klub barruan nola gure inguruarekiko jardunean. Kontsekuenteak izateko, REAL SOCIEDAD DE FUTBOL osatzen dugun guztion lankidetza eta konpromisoa ezinbestekoak zaizkigu, kontuan harturik hor sartzen direla kolaboratzaileak, zaleak, abonatuak, akziodunak, enplegatuak, jokalariak, teknikariak, arduradunak, bezeroak, hornitzaileak eta abar luze bat, horiekin guztiekin batera defendatu behar baititugu, eguneroko jardunean, etika eta indarreko legaltasunarekiko errespetua. Kode Etikoa baliagarria da gobernu oneko praktiken printzipio aitzindariak ondo sustraitu daitezen, bai Klubean bai ingurune ekonomiko eta sozialean.
Alejandro Uranga Sarasola
Real Sociedad de Fútbol, S.A.D.-eko bazkidea 1979ko irailaren 5etik.
Real Sociedad de Fútbol, S.A.D.-ko administrazio-kontseiluko kontseilaria 2008ko abenduaren 20tik gaur egun arte.
Fundación Real Sociedad Fundazioko kidea 2011ko uztailaren 15etik gaur egun arte.
Merkataritza-arloan jardun du, eta merkataritza-ordezkari gisa jardun du.