AIARA AGIRREZABALA ETA ALAZNE ESTENSORO

20 urtez azpiko Munduko Txapelketarako zerrendan

Aiara Agirrezabala eta Alazne Estensoro Realeko jokalariak Espainiako 20 urtez azpiko selekzioarekin deituak izan dira, maila horretako Munduko Kopan parte hartzeko. Txapelketa Polonian jokatuko da irailaren 5etik 27ra. Bi txuri urdinak David Aznarrek zuzentzen duen taldean izango dira, F multzoan, Nigeria, Kaledonia Berria eta Txinako Herri Errepublikarekin batera.

Multzoen faseko egutegia honakoa izango da:

Irailak 7, astelehena (18:00). Espainia - Nigeria.

Irailak 10, osteguna (15:00). Espainia - Kaledonia Berria.

Irailak 13, igandea (15:00). Txinako Herri Errepublika - Espainia.

Horrela, Realeko bi jokalariek nazioarteko beste hitzordu bati egingo diote aurre Espainiako selekzioaren beheko mailetan, oraingoan munduko txapelketa batean.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!