REAL SOCIEDAD - SEVILLA FC (IGANDEA, 12:00)

Erronka berri bat Zubietan

Gure emakumezkoen lehen taldeak Sevilla FC hartuko du igande honetan Zubietan, 12:00etan, Liga F-ko jardunaldi berri batean.

Joan den asteburuan Anoetan Athletic Cluben aurka derbia jokatu ondoren, txuri-urdinak Zubietara itzuliko dira igande honetan, hiru puntuak eskuratu eta ligan aurrera egiten jarraitzeko helburuarekin.

Aurrean Sevilla FC izango dute, Gorka Álvarezen taldeari gauzak zail jarriko dizkion aurkari gogorra. Donostiarrek hasieratik euren erritmoa ezarri, euren bertsiorik onena erakutsi eta zaleen babesa baliatu nahi izango dute, kontzentrazio eta intentsitate handia eskatuko duen neurketa aurrera ateratzeko.

Hazten jarraitzeko, talde honen izaera erakusteko eta Zubietan indartsu egiteko beste aukera bat izango da igandekoa.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!