Gure hirugarren taldea sailkapeneko lehen postura igo da gaur arratsaldean Touringen aurka garaipen garrantzitsua lortu ostean (4-0), donostiarrei hasieratik alde jarri zaien norgehiagoka batean.
Partida modurik hoberean hasi da gure hirugarren taldearentzat, lehen minutua bete baino lehen Danel Lopézek Elcanok ezker hegaletik egindako erdiraketa errematatu eta donostiarrak aurretik jarri baititu. Gipuzkoarrek jokoaren nagusitasunari eutsi diote, eta falta baten ondoren, Danel berak bigarren gola sartzeko aukera izan du, baina haren jaurtiketak zutoinean jo du. Pixkanaka, Errenteriako taldea protagonismo handiagoa hartzen joan da, eta 33. minutuan, XX jaurtiketa zutoinaren ondotik joan da, berdinketa lortzetik gertu geratuz. Hala ere, atsedenaldira iritsi baino lehen, Lander Urangak bigarren zutoinean errematatzea lortu du eskuinetik ateratako falta bat eta abantaila handitzea lortu du.
Bigarren zatiko lehen aukera argia kanpokoena izan da, baina Ander Seararen jaurtiketa gutxigatik kanpora joan da. Hala ere, txuri-urdinek kontraeraso bikain batean, Hodei Garitaonaindiak atezainaren aurrean asmatu du, aldea handitu eta hirugarrena sartzeko. Erreakzionatzeko denborarik gabe, Danel Lopézek gol ikusgarria sartu du partida erabakitzeko. Azken minutuetan, donostiarrek sendo eutsi diote, eta ez dute ia sufritu amaierara arte.
Garaipen bikaina bolada onari jarraipena emateko eta sailkapeneko lehen postuan kokatzeko. Datorren astean, emaitza bikainak lortzen jarraitzen saiatuko dira, San Ignacioren bisita jasoko baitute berriro Zubietan. Goazen!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin