AINHOA MARÍN ETA CECILIA MARCOS

Espainiako selekziorekin

Ainhoa Marín eta Cecilia Marcos Sonia Bermúdezek gidatutako Espainiako selekzio absolutuarekin izango dira Txileren eta Venezuelaren aurkako bi lagunarteko partida jokatzeko.

Deialdi honek bi jokalarien denboraldi hasiera bikaina saritzen du. Cecilia lehen aldiz izan da deitua selekzio absolutuarekin, Realarekin egiten ari den lan bikainaren erakusgarri. Ainhoak, berriz, bere bigarren deialdia jaso du, denboraldi hasiera honetan erakusten ari den maila bikainari jarraipena emanez.

Espainiak Txileren aurka jokatuko du azaroaren 28an, larunbatean, Reino de León zelaian (18:00etan), eta Venezuelaren aurka abenduaren 4an, ostiralean, Riazorren (21:00etan).

Zorionak, Ainhoa eta Ceci!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!