Historia
Jatorria
Esan daiteke atletismoa Gipuzkoan 1914. Urteko uztailaren 31an jaio zela aurreneko aldiz Altzan (Jolastokietan) festibal atletiko bat ospatu zenean. Txapelketa horretan, Realeko atleten parte hartzea egon zen. Realeko atleten lehenengo argazkia 1916. urtekoa da, eta bertan taldeko kirolariak agertzen dira Realeko kamisetarekin. Realeko atletismoko sailak, beraz, mende bateko historia du eta Gipuzkoako Federazioa sortu baino lehen jaio zen. Nahiz eta ziurtasun osoa ez izan, baliteke kluba fundatu zen urtean (1909. urteko irailaren 7an) atletak egotea. Garai horretan elkarteetan normala zen kirol guztietan aritzea.
1916an Gipuzkoako Atletismoko Federazioa sortu zenean CD Fortunaren instalazioetan, bertara hurbildu ziren urte horretan lurraldean existitzen bederatzi taldeen ordezkariak. Horietako bat Reala zen, gaur egun arte etenik gabe existitu dena.
Atleta olinpiko zein internazionalak
Realeko atletismo sailetik atleta olinpiko asko pasa dira. Horietatik zazpik, elastiko txuri-urdina zeramaten Joko Olinpikoetarako deituak izan zirenean: Diego Ordoñez (Paris 1924 eta Amsterdam 1928), Felix Mendizabal (Paris 1924), Jose Luis Falcon (Erroma 1960), Fernando Aguilar (Tokio 1964), Ramon Cid (Montreal 1976 eta Mosku 1980; Cidek, gainera, Duisburgon
1973. urtean ospatutako Europako Junior Txapelketan bigarren lekua lortu zuen), Juan Jose Prado (Seul 1988), Mikel Odriozola (Sidney 2000, Pekin 2008 eta Londres 2012; Odriozola, gainera, zazpi Munduko Txapelketetan aritu da eta baita lau Europako Txapelketetan. Bitan izan da 50 km martxako Munduko Kopan laugarren)
Joko Olinpikoez gain, sailak atleta internacional asko izan ditu kategoria ezberdinetan. Gaur egun, Espainiako elastikoa janzten duten atletak daude, esate baterako, Odei Jainaga eta Iraitz Arrospide.
Gertaera esanguratsuak
1917. urtean, Atotxan ospatu zen Espainiako Txapelketan, Realeko atletek parte hartu zuten. Esate baterako, Jose Luis Eloseguik Espainiako errekorra eskuratu zuen altuera jauzian. Aurreneko urte hauetan, esanguratsua izan zen Felix Mendizabal eta Diego Ordoñezek lortu zutena, Pariseko (1924) Joko Olinpikoetarako sailkatu baitziren. Eta ez bakarrik hori. Diego Ordoñez, Felix Mendizabal, Jose Luis Elosegui eta Roberto Ordoñezek 4x100 metrotako erreleboan Espainiako errekorra erdietsi zuten.
Taldeka ospatu zen Espainiako aurreneko Txapelketan (1934), txuri-urdinak bederatzigarren lekuan sailkatu ziren. 1967. urtean, gloria handieneko unea iritsi zen sailarentzako. Urte hartan, Realeko atletak Valladoliden Espainiako txapeldunak izan ziren, UD Salamanca eta FC Barcelonaren aurretik sailkatuz. Orain arte lortu den titulu bakarra da. Hala ere, askotan lortu dira bigarren zein hirugarren postuak.
Gehiago irakurri
1970-1971 denboraldian, talde jubenilak estatu mailako bigarren lekua lortu zuen. Sailak, gainera, krossean tradizio handia izan du eta garrantzi handiko atletak taldetik pasa dira: Fernando Aguilar eta Arantxa Vega (emakumezkoetan eta krossean aurreneko Espainiako txapelduna izan zen), adibidez.
Gaur egun ere, Euskadiko atleta hoberenak talde txuri-urdinean daude eta saileko kirolari batzuk Espainiako selekzioarekin aritzen dira aldizka, bai beheko kategorietan eta baita selekzio absolutuarekin. 2014tik Realak atletismo eskola berritu bat du, non kirol hau sustatzen da txikien artean. Sailaren etorkizuna, beraz, bermatua dago. Sekzioak Gipuzkoako lehen mailako klub filialekin lan egiten du, CD Eibar, Jakintza edo Txindoki bezala.