ESPAINIAKO TXAPELKETA NAGUSIA

Bi domina

Realeko atletek bi domina eskuratu zituzten Madrilen ospatutako pista estaliko Espainiako Txapelketa Absolutuan.

Eneko Larreak Brontzezko domina irabazi zuen altuera Jauzian 2.11m gainditu ondoren. Honekin pista estaliko denboraldiari amaiera emango zion larunbatean.

Eneko Carrascal arrasatearrak, aldiz, zilarrezko domina lortu zuen Jauzi Hirukoitzan 16.20m saltatuz. Enekok, bere bizitzako lehiaketa hoberena burutu zuen, baina oraindik gosez gelditu zen eta ostiral honetan Madrilen ospatuko den World Indoor Tourrean beste aukera bat izango du marka hori hobetzeko.

Andoni Calbanok asteburu gazi gozoa izan zuen. Larunbatean ospatu ziren 200m-ko finalerdietan Euskadiko Errekorra lortu zuen. Lasterketan zegola haustura moduko bat nabaritu zuen txorkatilan eta honen ondorioz ezin izan zuen igandeko finalean parte hartu.

Beste finalista batzuk ere izan genituen txapelketa honetan: Jorge Torre(4.) 1500m-tan, Marco Ruforen 5. postua 800m-tan, Lucas Rodríguez (6.) Luzeran eta  gure Pertigista Asier Añorga(6.). Azken honek aurreko astean lortu zuen Euskadiko U20 errekorra berdindu zuen 5.30m gaindituz.

Donostian ospatu zen euskadiko U16-18-20 txapelketatik ere berri onak iristen zaizkigu.

Maialen Garayartabek Euskadiko U18 errekorra berdindu zuen 60m hesitan. Honekin espainiako 3. Marka historiko hoberena lortu zuen.

Zorionak guztiei!

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!